Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da . Jatorrian, uda amaiera ospatzeko jai egun bat zen eta Urteko urtaro ilunenean sartubaino lehen, festa egiten zuten aitzina gure arbasoek. Gaur egun Arimen Gaua hildako ahaideak (senide eta lagunak), omendu eta...
Albisteak
EMAT matematika programaren barruan GEOMETRIA lantzen aritu dira LH1ekoak.
Erpinak bloke logikoekin landu ostean, lastotxoak (aldeak) eta plastilina (erpinak) erabiliz hainbat irudi lau eraikitzen ibili gara. Irudi lauak eraiki ondoren inguruneko objetuak ere eraiki ditugu.
22-23an MERENDOLAK eskolan berriz antolatu ahal izango dira
Aurten merendolak egiteko aukera izango duzue. Eskola kirola dela eta, astelehenetik ostiralera libre gelditzen den egun bakarra osteguna da. Beraz, merendolak soilik ostegunetan egingo dira, betiere egutegi eskolarra jarraituz. Asteko eguna: Ostegunak....
SARE NEURONALAK GARATZEN
Mugimendua, oreka, esku konpetentzia…, guztiak garrantzitsuak dira sare neuronal egoki bat garatzeko. HHko ikasleek...
KOLORE GORRIA LANTZEN
HH1eta HH2koek mural erraldoia margotu dugu denon artean tempera gorria erabiliz kolore hori lantzeko. Gelako hainbat objetu gorri izendatu ditugu.
WHY BORDERS ERAKUSKETAN IZAN DIRA BATXIKO IKASLEAK
Batxilergoko 1. mailako ikasleek mugen inguruko argazki erakusketa eta horren inguruko tertulian parte hartu dute Eltzian. Erei fundazioaren bitartez iritsi zaigu Alemaniatik 'WHYBORDERS' artista errefuxiatuek sortutako ekimen kritiko hau, herrien arteko mugak...
EMATekin nola ikasten den ezagutzeko WEBINARRAK izango dira hurrengo asteetan.
Urriaren 18, 20 eta 25ean zuen seme-alabek EMAT programarekin nola ikasten duten ezagutzeko WEBINARRAK antolatu ditu Tekmanek. EMAT Lehen Hezkuntza : Urriak 18, 18:30etan. EMAT Haur Hezkuntza: Urriak 20, 18:30 Animatu parte hartzera!
Nadia Ghulamen hitzaldi saioan parte hartu dute Batxi 2ko ikasleek.
Nadia, Giza eskubideen defendatzaile, aktibista eta idazle afganiarra dugu. Bakearen aldeko borrokan lehen lerroan aritu den emakumearen testigantza entzutea plazer handia izan da. Eskerrik asko #erei saioa antolatzeagatik.
DANBOR HOTSA ELKAR HEZI IKASTETXEAN
Asteazken honetan, hilak 28, Elkar Hezi ikastetxean Txantxikuaren jaitsiera eta Haur Danborrada ospatuko ditugu herriko jai nagusiei hasiera ederra emanez. Festa goizeko 11:30etan hasiko da Arantzazuko Ama kaleko eraikinean. Danbor eta makila doinuak nagusi izango...











