Lehen Hezkuntza · Elkar Hezi · Goiburua

Lehen Hezkuntza

6-12 urte bitarteko etapa honetan, haur bakoitzak bere alderdi fisikoa, motorra, kognitiboa, linguistikoa, afektiboa eta soziala garatzen du. Gure helburu nagusia, haurraren ongizatea bermatu eta gizartean ahalik eta modu autonomo, libre eta parte-hartzaileenean jarduteko estrategiak bereganatzea da.

Hezkuntza Inklusiboa eta esanguratsua bermatuz, ikasleen lan-erritmo eta beharretara egokitutako edukiak jorratzen ditugu, beraien bidelagun, arloko irakaslea eta ikastetxeko Pedagogia Terapeutikoko irakaslea direlarik. Izan ere, egunerokotasunean lantzen ditugun edukietan, oinarrizko konpetentzia guztiak lantzen ditugu. Ikasleen garapen integralerako familien eta ikastetxearen arteko harremana sustatzen dugu.

NOLA?

  • Eguneroko jardueretan, berdinkideen arteko interakzioa eta hezkidetza jorratuz.
  • Gure herriaren ondare eta nortasun kulturala ezagutuz.
  • Gatazken prebentziorako kudeaketa “0 biolentzia 0 urtetatik” eginez.
  • IKTen bidez.
  • Testu liburuen bidez.
  • Talde Elkarreragileen bitartez elkarrekin ikasiz.
  • Tertulia literarioen bidez, bizipenak, kezkak partekatzen ohituz.
  • Hizkuntza marko hirueledunarekin.
  • Agenda 21 proiektuan parte hartuz.
  • Psikomotrizitatea.
  • Bide Hezkuntza landuz.
  • Heziketa Afektibo Sexualaren bidez.
  • Irteerak: herrian edo herritik kanpo (Natur Eskola, Herri liburutegia, Arantzazu, astronomia, lanbideak ezagutu, Euskal Herriko aterpetxeetan bi edo hiru eguneko txangoak… ).
  • Etengabeko ebaluazioaren bidez: egunero jasotzen ditugun datuei esker, une oro galde egin eta kontsultatu daiteke zein den seme-alaben bilakaera eta egoera, Alexia on-line aplikazioari esker. Hiruhilabete bakoitzean seme-alaben ikasketa prozesuaren nondik norakoak adierazten dituen txostena ematen zaie. Gurasoekin elkarrizketak izanez lehenengo ebaluazioaren ostean bat eta ikasturte bukaeran beste bat.

PROIEKTUAK

Ikaskom
Gure Hezkuntza Proiektuaren ardatza da. Gure ikastetxea, Ikas Komunitate den heinean, haur eta gazteek beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea eta bizikidetza ona izatea helburu dugularik. Hartara, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak oinarri dituzten aldaketak martxan jarri ditugu ikastetxean, hezkuntza esparruan eta askotariko testuinguruetan, ikas jarduera unibertsalak, arrakasta izan dutenak eta nazioarteko hezkuntza komunitate zientifikoak bermatzen dituenak. Besteak beste, 0 Biolentzia, 0 urtetik, Talde Elkar Eragileak, Tertulia Dialogiko mota desberdinak (literarioak, curricukalarrak, pedagogikoak…) eta eskola elkartearen hezkuntza eskuhartzea Batzorde Mistoen bitartez.
Hizkuntza hirueleduna

Hizkuntzei dagokionez ikastetxea marko hirueledunaren barruan kokatzen da. HEMEN gure hizkuntza proiektua osotasunean.

 

  • EUSKARA:

    Hau da ikastetxeko ohiko eta eguneroko hizkuntza. Ulibarri programan sartuta. Helburu bezala Batxillergoa amaitzean C1 maila(EGA) eskuratzeko gai izatea.

 

  • GAZTELERA:

    6 urterekin hasten dira sistematikoki lantzen. Hizkuntza honetan ere lortu beharreko konpetentzia guztiz bermaturik gelditzen da.

 

  • INGELERA:

    • 3 urterekin hasten dira lantzen.LH3tik aurrera Science ikasgaia ingeleraz lantzen dutelarik. DBHn gizarte ingeleraz lantzen dute.
    • Helburu bezala Batxillergoa amaitzean B2 maila(First) eskuratzeko gai izatea.
    • Batxillergoko 1. mailan elkartrukea Alemania eta Herbeherekin.
    • Cambridgeko Unibertsitatearekin eginiko hitzarmen bati esker,lehen Hezkuntzatik aurrera azterketa ofizialak
    • ikastetxean bertan egiten dira.
    • 2017-18 ikasturtetik gure ikasleek Batxillergo Duala egiteko aukera dute ikastetxean, Ameriketako Estatu Batuetako Batxillergoko titulua lortuz.
Mindfulness
Batzuetan ez  gara jabetzen gure burua oso azkar doala, orainaldia  ez dugula gozatzen, besteak beste, zerbait epaitzen ari garelako, iraganeko sentsazio ezatseginak gogoratzen  ari garelako, edo etorkizunarekiko kezka azaltzen zaigulako. Mindfulness praktikaren bitartez arreta orainera   ekartzea lortuko dugu baina baldintza batekin, onarpena eta jarrera irekiarekin, epaitu gabe. Barruari begira jartzea, areago, barrua ere badugula (bir)deskubritzea, zaintzea eta lantzea, gaur egun agian inoiz baino gehiago, bizitza-opari oso ederra izan daiteke. Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan hasi eta 2. Batxilergoa bitartean praktikatzen dugu.