blogosfera_ElkarHezi_goiburua

LIBURUTEGI TUTORIZATUAK

Zer da LIBURUTEGI TUTORIZATUA?

Ohiko eskola ordutik kanpo ere eskolako Liburutegia edo ikasgelak irekitzean datza, beharra duten ikasleek erabiltzeko. Liburutegi  edo gela  horren arduradun boluntario aurkeztu den jendea izango da.

Liburutegi Tutorizatua Hezkuntza Jarduera Arrakastatsua da, eta gure ikasleen ikasketa-denbora eskola-orduetatik kanpo luzatzen du. Ikasteko denbora eta espazioak zabaltzea funtsezkoa da, guztiontzako aukera berdinak eta bikaintasuna bilatzearen aldeko elkarrekintzak bultzatzen baititu.


Zein lan egiten dira?

  • Tutorearekin adostutako errefortzu lanak
  • Aste horretan eskolatik bidali den zereginen bat
  • Tertulia dialogikorako irakurketak prestatzea
  • Irakurketa partekatua boluntarioekin

Hurrengo ikasturtean hasieratik hasiko naiz tope lanean baina baldintza batekin:

LIBURUTEGI TUTORIZATUAK martxan egotea.

DBH 1eko ikaslea

Buruketekin geneukan beldurra gainditu dugu elkarrekin lan eginez.

Orain seguruago sentitzen gara eta gustura elakrri lagundu diogulako.

DBH 2ko ikaslea

Seme-alabek LTetan parte hartu  ahal izatea luxu handia da. Pozik joaten dira, gogotsu aprobetxatzen dute eta ikasgaiekiko kontrol eta segurtasun handiagoa  daukate.

DBHko familia

MATERIAL GEHIGARRIA