“…atartean nengoela, amak altzoan hartu ninduen, eta emeki esan zidan…”

Joseba Sarrionandia, “Narrazio guztiak (1979-1990)”

Lurralde bat,…amestea, berrinterpretatzea, moldatzea, sortzea, eraikitzea…posible den lurraldea, jaioberri baten hauskortasunaz sortzen dena, baina espazio organiko eta bizia izatearen sendotasunaz. Lurralde bat,…amestea, berrinterpretatzea, moldatzea, sortzea, eraikitzea…posible den lurraldea, jaioberri baten hauskortasunaz sortzen dena, baina espazio organiko eta bizia izatearen sendotasunaz. 

Habitat berri horretan, erronken aurrean irribarre egiten dute partaideek, babestu egiten dira, eta bertan, kulturak, arteak eta filosofiak zume berriak loratzen dituzte. Ekologia, ekitatea, feminismoa eta elkartasuna bezalako balioen inguruan bizitza eta hezkuntza ulertzeko modu berri bat ehuntzeko zumeak hain zuzen.