Jantokia
ELKAR HEZI ikastetxeak, erabat hornitutako sukaldea eta sukaldari profesionala dauzka.
Era berean, GASCA enpresaren laguntza tekniko eta logistikoa dauka.
Elkar Hezi ikastetxeko Jantoki zerbitzua Gasca-k kudeatzen du. Ikastetxean egunero prestatzen diren menu osasuntsu eta orekatuak ematen ditugu espezialistek egina eta gure ikasleen beharretara egokituak. Bertako produktuak eta garaian-garaikoak garrantzia berezia dutelarik.
Jantokiko funtzionamendu egokia posible egiten duten 5 langile ditugu, txikienei arreta berezia jarriz (2 eta 3 urteko haurrentzako lo-kuluxka eta atseden hartzeko zerbitzua dago. Berariazko begiralea dago horretarako). Jantokiko txanden antolakuntzari esker, eskolaz kanpoko ekintzak eguerdian egiteko aukera dute gure ikasleek.
Urte osoan zehar eskaintzen da zerbitzu hau, irailaren hasieratik uztailaren bukaerara, ikastetxea zabalik dagoen egun guztietan.
Haurtzaindegiko umeek bertan zikintzen dituzten jantzi guztiak (mantalak barne) ikastetxean garbitu eta hurrengo egunerako prestatzen ditugu.
Txikiek eguneroko bat (agenda) dute, bertan gurasoei jana, loa eta egonaldia nola egiten duten adierazten zaie.