BATXILERGO DUALA

Ikasleen  gaitasunen garapenean ahal den arlo gehienetan laguntza emateko helburuaz,   2017-18 ikasturtetik aurrera DBH 3, 4 eta batxillergoan dauden ikasleek programa honetan parte hartzeko aukera dute. Bertan ikasleek, ahozko nahiz idatzizko ingelera, Konpetentzia Digitala, autonomia pertsonala eta lan egiteko orduan antolatzea garatzen dituzte, aldi berean batxillergoko titulu bikoitza lortzeko aukera izango dutelarik: Estatu Espainolak ematen duena eta Ameriketako Estatu Batuetakoa.

Horretarako, AEBetako batxillergoko curriculumeko 6 ikasgai landu behar dituzte 3 edo 4 urtetan zehar, ingeleraz eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean: ikastetxekoa bat eta AEBetakoa bestea. Ikasgaiak aurrera ateratzeko periodikoki lanak bidali behar dizkio ikasleak hango irakasleari eta bideo konferentzietan parte hartu beharko du hango irakasleaz eta programako beste ikasle batzuekin batera, eztabaida saiotan.

AEBetako irakaslearekin astero izango du harremana idatziz edo bideo konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak ikasleen lana eta aurrerapenen  jarraipena egingo du hemen, ikaslea, irakasle amerikarra eta gurasoekin kontaktuan egongo da, beharrezkoa den laguntza emateko.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

OÑATI IRRATIAN EGINDAKO ELKARRIZKETA