DBH_ElkarHezi_goiburua

Derrigorrezko Bigarrren Hezkuntza

12-16 urte bitarteko etapa honetan, ikasle bakoitzak bere alderdi fisikoa, motorra, kognitiboa, linguistikoa, afektiboa eta soziala garatzen jarraitzen du baina nerabezaroan sartzen da, honek dakartzan aldaketa fisiko eta psikologikoekin.

Gure helburu nagusia, ikasleek derrigorrezko hezkuntza amaitzen dutenean beraien gaitasunak ahalik eta gehien garaturik izatea da, gizartean ahalik eta modu autonomo, libre eta parte-hartzaileenean jarduteko gai izan daitezen.

Aldi berean, ondorengo ikasketak egiteko oinarriak ezartzen ditugu, etorkizunera begira hasi behar dira eta zein bide jarraitzea nahi duten aukeratzen hasi, horregatik aukerako ikasgaia dute azken urtean eta aurrera begira erabakiak hartzen joateko lagunduko dien orientazioa jasotzen dute ikastetxeko orientatzailearen eskutik.

NOLA?

  • Eguneroko jardueretan, berdinkideen arteko interakzioa eta hezkidetza jorratuz.
  • Gure herriaren ondare eta nortasun kulturala ezagutuz.
  • Gatazken prebentziorako kudeaketa “0 biolentzia 0 urtetatik” eginez.
  • IKTen bidez.
  • Testu liburuen bidez.
  • Talde Elkarreragileen bitartez elkarrekin ikasiz.
  • Tertulia literarioen bidez, bizipenak, kezkak partekatzen ohituz.
  • Hizkuntza marko hirueledunarekin.
  • Agenda 21 proiektuan parte hartuz.
  • Bide Hezkuntza landuz.
  • Heziketa Afektibo Sexualaren bidez. Harremanetan jartzeko klikatu esteka honetan
  • Irteerak: herrian edo herritik kanpo (Herri liburutegia, Arantzazu, Donosti, Bilbo Euskal Herriko aterpetxeetan bi edo hiru eguneko txangoak… ).
  • Etengabeko ebaluazioaren bidez: egunero jasotzen ditugun datuei esker, une oro galde egin eta kontsultatu daiteke zein den seme-alaben bilakaera eta egoera, Alexia on-line aplikazioari esker. Hiruhilabete bakoitzean seme-alaben ikasketa prozesuaren nondik norakoak adierazten dituen txostena ematen zaie. Gurasoekin elkarrizketak hiru gutxienez, ebaluazio bakoitzaren ostean bat, gehi aurre-ebaluazioaren osteko komunikazioa. Honetaz gain, behar diren guztiak, irakasle zein tutoreek edota gurasoek eskaturik, berauen ordutegietara egokituak. Gainera, tutore/irakasle eta familien arteko email edota telefono bidezko komunikazioak egunerokotasunean erabat txertaturik daude.
  • Orientazioaren helburua ikasleei une bakoitzean bere etorkizunerako erabaki egokiak hartzen eta bide batez gaitasunak autonomoki garatzen laguntzea da; baina mailaren arabera landutakoa ezberdina izango da.

Hurrengo ikasketa eta lanbide-garapenari dagokionez, sistematikoki:

* D.B.H. 4: “Erabakiak hartzeko programa” tutoretzan, Ekintzailetasuna irakasgaia, orientazio jardunaldiak (otsaila aldera) eta 3. hiruhilabetean bakarkako elkarrizketak orientatzailearekin.

Proiektuak

Ikaskom

Gure Hezkuntza Proiektuaren ardatza da. Gure ikastetxea, Ikas Komunitate den heinean, haur eta gazteek beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea eta bizikidetza ona izatea helburu dugularik.

Hartara, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak oinarri dituzten aldaketak martxan jarri ditugu ikastetxean, hezkuntza esparruan eta askotariko testuinguruetan, ikas jarduera unibertsalak, arrakasta izan dutenak eta nazioarteko hezkuntza komunitate zientifikoak bermatzen dituenak. Besteak beste, 0 Biolentzia, 0 urtetik, Talde Elkar Eragileak, Tertulia Dialogiko mota desberdinak (literarioak, curricukalarrak, pedagogikoak…) eta eskola elkartearen hezkuntza eskuhartzea Batzorde Mistoen bitartez.

Hizkuntza Hirueleduna

Hizkuntzei dagokionez ikastetxea marko hirueledunaren barruan kokatzen da. HEMEN gure hizkuntza proiektua osotasunean.

  • EUSKARA:

    Hau da ikastetxeko ohiko eta eguneroko hizkuntza. Ulibarri programan sartuta. Helburu bezala Batxillergoa amaitzean C1 maila(EGA) eskuratzeko gai izatea.

  • GAZTELERA:

    6 urterekin hasten dira sistematikoki lantzen. Hizkuntza honetan ere lortu beharreko konpetentzia guztiz bermaturik gelditzen da.

  • INGELERA:

    • 3 urterekin hasten dira lantzen.LH3tik aurrera Science ikasgaia ingeleraz lantzen dutelarik. DBHn gizarte ingeleraz lantzen dute.
    • Helburu bezala Batxillergoa amaitzean B2 maila(First) eskuratzeko gai izatea.
    • Batxillergoko 1. mailan elkartrukea Alemania eta Herbeherekin.
    • Cambridgeko Unibertsitatearekin eginiko hitzarmen bati esker,lehen Hezkuntzatik aurrera azterketa ofizialak
    • ikastetxean bertan egiten dira.
    • 2017-18 ikasturtetik gure ikasleek Batxillergo Duala egiteko aukera dute ikastetxean, Ameriketako Estatu Batuetako Batxillergoko titulua lortuz.
Mindfulness

Batzuetan ez  gara jabetzen gure burua oso azkar doala, orainaldia  ez dugula gozatzen, besteak beste, zerbait epaitzen ari garelako, iraganeko sentsazio ezatseginak gogoratzen  ari garelako, edo etorkizunarekiko kezka azaltzen zaigulako. Mindfulness praktikaren bitartez arreta orainera   ekartzea lortuko dugu baina baldintza batekin, onarpena eta jarrera irekiarekin, epaitu gabe.

Barruari begira jartzea, areago, barrua ere badugula (bir)deskubritzea, zaintzea eta lantzea, gaur egun agian inoiz baino gehiago, bizitza-opari oso ederra izan daiteke.

Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan hasi eta 2. Batxilergoa bitartean praktikatzen dugu.

Elkarhezinet

Ikasleek garatu behar duten gaitasunetako bat gaitasun digitala izanik, garapen honetan gure ikasleek ahal den eta baliabide egokienak izan ditzaten, Informazio, Komunikazio, Ezagutza Teknologien ezarpenean gure ikasleak 5. mailatik aurrera ordenagailu pertsonalarekin lanean hasten dira, ikastetxean dauden ordenagailuak erabiliz. DBH eta Batxillergoaren kasuan ELKARHEZINET proiektua jarri genuen abian 2014-15 ikasturtean, honen ondorioz Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere ordenagailu pertsonala dauka. Horrela, metodologia berritzaileak erabiltzen dituzte, elkarlan dinamiko eta aktiboa, parte hartzailea eta sarekoa, testu liburuen erabilera asko murrizten delarik aldi berean.

Batxilergo Duala

Ikasleen  gaitasunen garapenean ahal den arlo gehienetan laguntza emateko helburuaz,   2017-18 ikasturtetik aurrera DBH 3, 4 eta batxillergoan dauden ikasleak programa honetan parte hartzeko aukera dute. Bertan ikasleek, ahozko nahiz idatzizko ingelera, IKT-en erabilera, autonomia pertsonala eta lan egiteko orduan antolatzea garatzen dituzte, aldi berean batxillergoko titulu bikoitza lortzeko aukera izango dutelarik: Estatu Espainolak ematen duena eta Ameriketako Estatu Batuetakoa.

Horretarako, EEBBko batxillergoko curriculumeko 6 ikasgai landu behar dituzte 3 edo 4 urtetan zehar, ingeleraz eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean: ikastetxekoa bat eta EEBBetakoa bestea. Ikasgaiak aurrera ateratzeko periodikoki lanak bidali behar dizkio ikasleak hango irakasleari eta bideo konferentzietan parte hartu beharko du hango irakasleaz eta programako beste ikasle batzuekin batera, eztabaida saiotan.

EEBBetako irakasleaz astero izango du harremana idatziz edo bideo konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak ikasleen lana eta aurrerapenen  jarraipena egingo du hemen, ikaslea, irakasle amerikarra eta gurasoekin kontaktuan egongo da, beharrezkoa den laguntza emateko.

Informazio xeheagoa lotura honetan https:// www.academica.school/