Proiektuak · Elkar Hezi

Proiektuak

 

ELKAR HEZI · GURE PROIEKTUAK

 
 
0 Biolentzia 0 Urtetik

 

 

Ikastetxeko helburu pedagogikoen baitan, 0 biolentzia 0 urtetatik eta genero indarkeriaren prebentzioan egiten dugu lana.

Gatazkak prebenitzeko eta bideratzeko, egunerokotasunean, eredu dialogikoa erabiltzen dugu.

Asanblada eta berdinkideen arteko elkarrizketa parte-hartzaileen bitartez, bizikidetza hobetzeko eta elkarri laguntzeko jarrerak lantzen ditugu.

Beraz, eraldaketa sozialaren aldeko apustua egiten dugunez, biolentziarik gabeko eta errespetuan oinarritutako testuinguruetan sinisten dugu.

 
 
Estimulazio Goiztiarra

Estimulazio goiztiarra 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera multzoa da. Garuna erabilerarekin hazten den organoa izanik, ESTIMULAZIOA honen elikadura da. Programa modu egokian bideratzeko harreman ona eta afektibitate giroa sortzea ezinbestekoak dira.

Gaur egun Oinarrizko Programa Fisikoaz eta Bits Entziklopedikoez jarduten dugu lanean.

  • Bitsen bidez ikasleen garuna estimulatzen dugu lotura neuronalak sortzen lagunduz.
  • Programa fisikoaren bitartez garunaren bi hemisferioak batera eta modu berdinean garatzea, begien konbergentzia eta fokatzea, begi eta eskuaren koordinazioa eta lateralitatea lantzen dugu. Honez gain, arau, limite eta balioen barneratzeak haurren garapen psiko-sozialari laguntzen dio.Hau guztia, besteak beste,arrastaka eta lau hanketan ibiltzeko ariketen bidez lantzen dugu.
    Izaera prebentiboa ere badu, ikaskuntza prozesuan sor daitezkeen zailtasunak prebenitzeko edo dagoeneko daudenak leuntzeko aukera ematen duelarik. Hala nola, lateralitate gurutzatua eta begietako konbergentzia okerra.

 
 
Mindfulness

Batzuetan ez  gara jabetzen gure burua oso azkar doala, orainaldia  ez dugula gozatzen, besteak beste, zerbait epaitzen ari garelako, iraganeko sentsazio ezatseginak gogoratzen  ari garelako, edo etorkizunarekiko kezka azaltzen zaigulako. Mindfulness praktikaren bitartez arreta orainera   ekartzea lortuko dugu baina baldintza batekin, onarpena eta jarrera irekiarekin, epaitu gabe.

Barruari begira jartzea, areago, barrua ere badugula (bir)deskubritzea, zaintzea eta lantzea, gaur egun agian inoiz baino gehiago, bizitza-opari oso ederra izan daiteke.

Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan hasi eta 2. Batxilergoa bitartean praktikatzen dugu.

 
 
ikaskom

Gure Hezkuntza Proiektuaren ardatza da. Gure ikastetxea, Ikas Komunitate den heinean, haur eta gazteek beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea eta bizikidetza ona izatea helburu dugularik.

Hartara, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak oinarri dituzten aldaketak martxan jarri ditugu ikastetxean, hezkuntza esparruan eta askotariko testuinguruetan, ikas jarduera unibertsalak, arrakasta izan dutenak eta nazioarteko hezkuntza komunitate zientifikoak bermatzen dituenak. Besteak beste, 0 Biolentzia, 0 urtetik, Talde Elkar Eragileak, Tertulia Dialogiko mota desberdinak (literarioak, curricukalarrak, pedagogikoak…) eta eskola elkartearen hezkuntza eskuhartzea Batzorde Mistoen bitartez.


 
 

 

Talde Elkar Eragileak [TEE]

Bi ideiatan oinarriturik dagoen gelako antolaketa bat da:
1.-Harreman Dialogikoak: BERDINTASUNetik abiatzen diren harremanak, parte hartzaile denen arteko ULERMENA lortzea dute helburu.ARGUDIO bat BALIOGARRIA izango da ezagupenak GARATZEN laguntzen duelako eta EZ argudioa eman duen pertsonak BOTERE POSIZIO bat duelako.
2.- Elkar eraginak: Besteekin ditugun elkar eraginen ondorioz ikasten dugu, asko eta desberdinak izatea komeni da.Eragin horietan mezuak hizkuntza desberdinak erabiliz ematen dira (hitza, gorputza…) denek dutelarik eragina ezagupenen garapenean.

Irakasleak 4-6 ikasleko talde heterogeneoak egiten ditu eta hainbat ariketa aukeratzen ditu taldeka egiteko, bakoitza 20 minutu inguruan egiteko.Kanpoko GIDARI boluntario bat jartzen da talde bakoitzean (gurasoak, familikoak, ezagunak…).Denbora amaitzen denean, ikasleak beste talde batera mugitzen dira, beste gidari batekin beste ariketa bat egitera.

GIDARIen egin beharra ikasleen artean harreman dialogikoak eta elkar eraginak eragitea da jarrera hauek bultzatuz: denen partaidetza, elkarri laguntzea, elkarri azalpenak ematea, eztabaidatzea, ideiak partekatzea, denek ulertzea da helburua.

 
 
Tertulia Dialogikoak

Ikas komunitateen barnean, arrakastarako jardueren artean kokatzen dira tertulia dialogikoak. Hauen bitartez, inoiz sortu diren sormen lan esanguratsuenen inguruko eraikitze kolektiboa eta demokratikoa bultzatzen da. Askotariko diziplinak txertatzen dira dinamika honetan, besteak beste, literatura, artea, musika edo filosofiarekin lotuta dauden ekoizpenak aztertzen dira, berdinen arteko komunikazioa hobetsiz.

Tertulietan, berdinen arteko irakurketa bultzatzen da, ez dago aditurik, irakaslea/ikaslea/parte hartzaileak maila berdinean daude, guztion ekarpenak aintzat hartzen dira eta besteen ideiek, hausnarketa berrien atea zabaltzen digute. Tertulia dialogikoetan klasiko unibertsalak irakurtzen dira. Gugandik, pentsatzen duguna baino hurbilago daudelako, klasikoak ditugu bidelagun. Hauetan, garai bateko zein egungo  balore unibertsalak azaltzen zaizkigu: amodioa, bizia, heriotza, adiskidetasuna, elkartasuna edo pasioa.

Horregatik, gure ikasleek, txikitatik, Grimm anaiak, Andersen, Oskar Wilde, Shakespeare, Esopo, Homero, Jack London, Allan Poe edo Kafkaren obrak lantzen dituzte. Horrela, hiztegia, ulermena eta ahozko adierazpena hobetuz gain, gizarte eredu berri bat eraikitzeko dauden baliabide baliotsuenak eskaintzen dizkiegu: askatasuna, erantzukizuna, ekimena, elkartasuna eta iritzi kritikoa hain zuzen ere.

 
 
Batzorde Mistoak

2014-15 ikasturtean Ikas Komunitate bihurtzea erabaki genuen. Gure ibilbideari komunitatean AMETS eginez ekin genion, nolako ikastetxea nahiko genukeen amestuz hain zuzen. Jasotako desio guzti haiek era egokian bideratzeko hiru Batzorde Misto eratu genituen:

1.- Bizikidetza eta Partaidetza Batzorde Mistoa.
2.- Ikaskuntza Batzorde Mistoa.
3.- Baliabide Batzorde Mistoa.

Batzorde misto guztiak garrantzitsuak dira helburuak lortzeko eta hauetako bakoitzak buruan izan behar ditu beti ikastetxearen zein komunitatearen lehentasunak.

Lan-talde bakoitza modu heterogeneoan osatuta dago, ikasle, irakasle eta familiez gaur egun. Berdinen arteko elkarrizketa da komunikatzeko erabiltzen dugun modua, denon ahotsak kontuan hartuz, bakoitzaren inteligentzia kulturalak taldea nola aberasten duen baloratuz eta desberdintasunen berdintasuna bermatuz.

 
 
Hizkuntza Hirueleduna

Hizkuntzei dagokionez ikastetxea marko hirueledunaren barruan kokatzen da. Hemen gure hizkuntza proiektua osotasunean.

 

  • EUSKARA:

    Hau da ikastetxeko ohiko eta eguneroko hizkuntza.
    Ulibarri programan sartuta.
    Helburu bezala Batxillergoa amaitzean C1 maila(EGA) eskuratzeko gai izatea.

 

  • GAZTELERA:

    6 urterekin hasten dira sistematikoki lantzen. Hizkuntza honetan ere lortu beharreko konpetentzia guztiz bermaturik gelditzen da.

 

  • INGELERA:

    • 3 urterekin hasten dira lantzen.LH3tik aurrera Science ikasgaia ingeleraz lantzen dutelarik. DBHn gizarte ingeleraz lantzen dute.
    • Helburu bezala Batxillergoa amaitzean B2 maila(First) eskuratzeko gai izatea.
    • Batxillergoko 1. mailan elkartrukea Alemania eta Herbeherekin.
    • Cambridgeko Unibertsitatearekin eginiko hitzarmen bati esker,lehen Hezkuntzatik aurrera azterketa ofizialak
    • ikastetxean bertan egiten dira.
    • 2017-18 ikasturtetik gure ikasleek Batxillergo Duala egiteko aukera dute ikastetxean, Ameriketako Estatu Batuetako Batxillergoko titulua lortuz.

 
 
Elkarhezinet

Ikasleek garatu behar duten gaitasunetako bat gaitasun digitala izanik, garapen honetan gure ikasleek ahal den eta baliabide egokienak izan ditzaten, Informazio, Komunikazio, Ezagutza Teknologien ezarpenean gure ikasleak 5. mailatik aurrera ordenagailu pertsonalarekin lanean hasten dira, ikastetxean dauden ordenagailuak erabiliz. DBH eta Batxillergoaren kasuan ELKARHEZINET proiektua jarri genuen abian 2014-15 ikasturtean, honen ondorioz Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere ordenagailu pertsonala dauka. Horrela, metodologia berritzaileak erabiltzen dituzte, elkarlan dinamiko eta aktiboa, parte hartzailea eta sarekoa, testu liburuen erabilera asko murrizten delarik aldi berean.

 
 
Batxilergo Duala

Ikasleen  gaitasunen garapenean ahal den arlo gehienetan laguntza emateko helburuaz,   2017-18 ikasturtetik aurrera DBH 3, 4 eta batxillergoan dauden ikasleak programa honetan parte hartzeko aukera dute. Bertan ikasleek, ahozko nahiz idatzizko ingelera, IKT-en erabilera, autonomia pertsonala eta lan egiteko orduan antolatzea garatzen dituzte, aldi berean batxillergoko titulu bikoitza lortzeko aukera izango dutelarik: Estatu Espainolak ematen duena eta Ameriketako Estatu Batuetakoa.

Horretarako, EEBBko batxillergoko curriculumeko 6 ikasgai landu behar dituzte 3 edo 4 urtetan zehar, ingeleraz eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean: ikastetxekoa bat eta EEBBetakoa bestea. Ikasgaiak aurrera ateratzeko periodikoki lanak bidali behar dizkio ikasleak hango irakasleari eta bideo konferentzietan parte hartu beharko du hango irakasleaz eta programako beste ikasle batzuekin batera, eztabaida saiotan.

EEBBetako irakasleaz astero izango du harremana idatziz edo bideo konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak ikasleen lana eta aurrerapenen  jarraipena egingo du hemen, ikaslea, irakasle amerikarra eta gurasoekin kontaktuan egongo da, beharrezkoa den laguntza emateko.

Informazio xeheagoa lotura honetan https:// www.academica.school/