Goiburua_Batxilergoa_ElkarHezi

Batxilergoa

Bide hau aukerazkoa da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ondoren ikasleak bide hau jarraitzea aukera dezake. Ikasleen gaitasun guztiak garatzen jarraitzen dugu nahiz eta saiakera berezia egiten dugu goi mailako ikasketak egin ahal izateko oinarri, jarrera eta lan ohitura egokiak izan ditzaten.

Bi urte hauetan zehar ikasgai mota desberdinak izango ditu ikasleak: derrigorrezko ikasgaiak, ikasle guztiek ikasten dituztenak eta guztien hezkuntza orokorra bermatzen dutenak; modalitate bakoitzeko derrigorrezko ikasgaiak, batxilergo modalitate bereko ikasleek hezkuntza komuna izatea bermatzen duena; eta hautazko ikasgaiak.

Era horretan, batxilergoan, ikasgai komunen bidez, oinarrizko batasuna mantentzen da hezkuntza orokorrean, baina, aldi berean, aniztasunerako aukera ematen du, ikasle bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunetara eta haien ondorengo prestakuntza dibertsifikatura egokitzeko: unibertsitateko graduak, lanbide heziketako goi mailako zikloak edota lan munduan sartzeko.

Ikastetxean batxilergo modalitate hauek ditugu: Osasun arlokoa, zientifiko-teknologikoa eta giza eta gizarte-zientzietakoa

NOLA?

  • Eguneroko jardueretan, berdinkideen arteko interakzioa eta hezkidetza jorratuz.
  • Gatazken prebentziorako kudeaketa “0 biolentzia 0 urtetatik” eginez.
  • IKTen bidez.
  • Testu liburuen bidez.
  • Talde Elkarreragileen bitartez elkarrekin ikasiz.
  • Tertulien bidez, bizipenak, kezkak partekatzen ohituz.
  • Bide Hezkuntza landuz.
  • Heziketa Afektibo Sexualaren bidez.
  • Irteerak: elkartrukea Alemania eta Herbeherekin.
  • Etengabeko ebaluazioaren bidez: egunero jasotzen ditugun datuei esker, une oro galde egin eta kontsultatu daiteke zein den seme-alaben bilakaera eta egoera, Alexia on-line aplikazioari esker. Hiruhilabete bakoitzean seme-alaben ikasketa prozesuaren nondik norakoak adierazten dituen txostena ematen zaie.Gurasoekin elkarrizketak hiru gutxienez, ebaluazio bakoitzaren ostean bat, gehi aurre-ebaluazioaren osteko komunikazioa. Honetaz gain, behar diren guztiak, irakasle zein tutoreek edota gurasoek eskaturik, berauen ordutegietara egokituak. Gainera, tutore/irakasle eta familien arteko email edota telefono bidezko komunikazioak egunerokotasunean erabat txertaturik daude.

Orientazioaren helburua ikasleei une bakoitzean bere etorkizunerako erabaki egokiak hartzen eta bide batez gaitasunak autonomoki garatzen laguntzea da; baina mailaren arabera landutakoa ezberdina izango da.

Hurrengo ikasketa eta lanbide-garapenari dagokionez, sistematikoki:

*BATXILERGOKO 1go mailan: Aukerako edo modalitateko gai egokiak aukeratzen lagundu, bakarkako elkarrizketak beharrezkoak direnean eginez.

*BATXILERGOKO 2. mailan: Aukera egiten lagundu, horretarako behar duten informazioa eman eta unibertsitate eta ziklo desberdinetako ikastetxeak bisitatzeko bideak ipini Orientazioa ikasgaiaren bitartez, eta horretaz gain beharrezkoak diren banakako bilerak.

Proiektuak

Ikaskom

Gure Hezkuntza Proiektuaren ardatza da. Gure ikastetxea, Ikas Komunitate den heinean, haur eta gazteek beraien gaitasunak ahalik eta gehien garatzea eta bizikidetza ona izatea helburu dugularik.

Hartara, Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuak oinarri dituzten aldaketak martxan jarri ditugu ikastetxean, hezkuntza esparruan eta askotariko testuinguruetan, ikas jarduera unibertsalak, arrakasta izan dutenak eta nazioarteko hezkuntza komunitate zientifikoak bermatzen dituenak. Besteak beste, 0 Biolentzia, 0 urtetik, Talde Elkar Eragileak, Tertulia Dialogiko mota desberdinak (literarioak, curricukalarrak, pedagogikoak…) eta eskola elkartearen hezkuntza eskuhartzea Batzorde Mistoen bitartez.

Hezkuntza hirueleduna

Hizkuntzei dagokionez ikastetxea marko hirueledunaren barruan kokatzen da. HEMEN gure hizkuntza proiektua osotasunean.

  • EUSKARA:

    Hau da ikastetxeko ohiko eta eguneroko hizkuntza. Ulibarri programan sartuta. Helburu bezala Batxillergoa amaitzean C1 maila(EGA) eskuratzeko gai izatea.

  • GAZTELERA:

    6 urterekin hasten dira sistematikoki lantzen. Hizkuntza honetan ere lortu beharreko konpetentzia guztiz bermaturik gelditzen da.

  • INGELERA:

    • 3 urterekin hasten dira lantzen.LH3tik aurrera Science ikasgaia ingeleraz lantzen dutelarik. DBHn gizarte ingeleraz lantzen dute.
    • Helburu bezala Batxillergoa amaitzean B2 maila(First) eskuratzeko gai izatea.
    • Batxillergoko 1. mailan elkartrukea Alemania eta Herbeherekin.
    • Cambridgeko Unibertsitatearekin eginiko hitzarmen bati esker,lehen Hezkuntzatik aurrera azterketa ofizialak
    • ikastetxean bertan egiten dira.
    • 2017-18 ikasturtetik gure ikasleek Batxillergo Duala egiteko aukera dute ikastetxean, Ameriketako Estatu Batuetako Batxillergoko titulua lortuz.
Mindfulness

Batzuetan ez  gara jabetzen gure burua oso azkar doala, orainaldia  ez dugula gozatzen, besteak beste, zerbait epaitzen ari garelako, iraganeko sentsazio ezatseginak gogoratzen  ari garelako, edo etorkizunarekiko kezka azaltzen zaigulako. Mindfulness praktikaren bitartez arreta orainera   ekartzea lortuko dugu baina baldintza batekin, onarpena eta jarrera irekiarekin, epaitu gabe.

Barruari begira jartzea, areago, barrua ere badugula (bir)deskubritzea, zaintzea eta lantzea, gaur egun agian inoiz baino gehiago, bizitza-opari oso ederra izan daiteke.

Haur Hezkuntzako 3 urteko gelan hasi eta 2. Batxilergoa bitartean praktikatzen dugu.

Elkarhezinet

Ikasleek garatu behar duten gaitasunetako bat gaitasun digitala izanik, garapen honetan gure ikasleek ahal den eta baliabide egokienak izan ditzaten, Informazio, Komunikazio, Ezagutza Teknologien ezarpenean gure ikasleak 5. mailatik aurrera ordenagailu pertsonalarekin lanean hasten dira, ikastetxean dauden ordenagailuak erabiliz. DBH eta Batxillergoaren kasuan ELKARHEZINET proiektua jarri genuen abian 2014-15 ikasturtean, honen ondorioz Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere ordenagailu pertsonala dauka. Horrela, metodologia berritzaileak erabiltzen dituzte, elkarlan dinamiko eta aktiboa, parte hartzailea eta sarekoa, testu liburuen erabilera asko murrizten delarik aldi berean.

Batxilergo Duala

Ikasleen  gaitasunen garapenean ahal den arlo gehienetan laguntza emateko helburuaz,   2017-18 ikasturtetik aurrera DBH 3, 4 eta batxillergoan dauden ikasleak programa honetan parte hartzeko aukera dute. Bertan ikasleek, ahozko nahiz idatzizko ingelera, IKT-en erabilera, autonomia pertsonala eta lan egiteko orduan antolatzea garatzen dituzte, aldi berean batxillergoko titulu bikoitza lortzeko aukera izango dutelarik: Estatu Espainolak ematen duena eta Ameriketako Estatu Batuetakoa.

Horretarako, EEBBko batxillergoko curriculumeko 6 ikasgai landu behar dituzte 3 edo 4 urtetan zehar, ingeleraz eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean: ikastetxekoa bat eta EEBBetakoa bestea. Ikasgaiak aurrera ateratzeko periodikoki lanak bidali behar dizkio ikasleak hango irakasleari eta bideo konferentzietan parte hartu beharko du hango irakasleaz eta programako beste ikasle batzuekin batera, eztabaida saiotan.

EEBBetako irakasleaz astero izango du harremana idatziz edo bideo konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak ikasleen lana eta aurrerapenen  jarraipena egingo du hemen, ikaslea, irakasle amerikarra eta gurasoekin kontaktuan egongo da, beharrezkoa den laguntza emateko.

Informazio xeheagoa lotura honetan https:// www.academica.school/