Ekin: Erreferente gisa aurkezten den funtzio anitzeko espazioa, aldakorra, hedakorra eta berdintasunezkoa, eraikitze prozesu etengabean, kulturarekin eta hezkuntzarekin elkarreragiteko bere alderdi guztietan. Konplizitate, afektu eta lotura komunitarioen sare berri bat josten duten proiektuen topaketarako, elkarrizketarako eta sorkuntzarako lekua.

Ekin: Ingurune komuna eta komunitarioa, horizontalki berrasmatzen dena eta eskolako eremutik haratago doan taupada duena. Kaleetara eta auzoetara iristsi nahi du herritarrak interpelatzeko eta itxuraz erraza den zerbaitera gonbidatzeko: berdintasunezko elkarrizketa bat izatera, askotarikoa, eraikitzailea, sortzailea eta belaunaldien artekoa.

 

TERTULIA DIALOGIKOAK: Hausnarketa partekatuen bidez, gizarte bidezkoagoa ereiten

LIBURUTEGI TUTORIZATUAK: Laguntza emateko eta jasotzeko ez dagoelako ordutegirik.

TALDE ELKARRERAGILEAK: Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten

0 BIOLENTZIA 0 URTETIK: Errespetuan eta askatasunean oinarritutako harremanak eraikitzen

BATZORDE MISTOAK: Errespetuan eta askatasunean oinarritutako harremanak eraikitzen

Hizkuntzaren lehen erabilerek, gainerako pertsonekiko dialogoen bidez eraikitzen diren elkarrizketak eta proposizioak inplikatzen diuzte.
BARBARA ROGOFF, Pentsamenduaren ikasleak. Garapen kognitiboa gizarte-testuinguruan

“Ikasleei besteekin hitz egiteko aukera ematen badiegu, beren kabuz pentsatzeko markoak eskaintzen ari gatzaizkie”

LEV S. VYGOTSKI