HH_ElkarHezi_goiburua

Zure neurrira egindako Haur Eskola

HAUR ESKOLAN LEHEN URRATSETATIK BIDELAGUN

Urteak daramatzagu Elkar Heziko txikienei eta haien familiei geure onena ematen.

Haur Eskolan lehen urratsetatik,  bidelagun gaituzte, lehen egunetako negarren babesleku, ondorengo irri-algaren lekuko.  Egunero haurren hazkuntzan eta hezkuntzan gure aletxoa jartzen, mundua ezagutzen laguntzen; garapen egokiena helburu, aukerak eskaintzen; erortzen irakasten eta batez ere, jaikitzen; elkar zaintzan oinarritutako bizikidetza esperimentatzen; elkarrekin bizitzaz gozatzen.

Etengabe, hobetzeko eta gizartean sortzen diren beharrei erantzuteko grinak, beste urrats bat ematera eraman gaitu: 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Elkar Heziko HAUR ESKOLA, DOAKOA izango da.

Pasa den ikasturtean, Euskal Hezkuntzako Zerbitzu Publlikoaren alde, ELKAR HEZI proiektua Oñatiko familia guztientzat oraindik eta eskuragarriago izan zedin lehen pausuak emateko konpromisoa hartu genuen (HH2 doan eta Haur Eskolan kostuak murriztuz). Gaur, konpromiso hori berresten dugu doakotasunaren aldeko apustua eginez.

 

 

HAUR ESKOLAKO UNEAK IRUDITAN