blogosfera_ElkarHezi_goiburua

Nortasun ezaugarriak

ERLIJIOA derrigorrezkoa da?

  • Gure Hezkuntza Proiektuaren barruan, BIZIKIDEA, ez dugu garatzen erlijio katolikoa izenekoa, Mundu Ikuskerak: balio kultural, sozial, etikoak eta erlijioak izeneko arloa baizik. Hona curriculuma.
  • Euskal Curriculumean oinarrituta dago eta HEZIBERRI 2020 eredu pedagogikoarekin koherentea; hau da, helburu nagusia bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzia guztiak zeharkakoak eta diziplina baitakoak ikasle guztiek ahalik eta ondoen garatzea da, kalitatezko heziketa integrala lortuz; beraz, arlo hau ere konpetentziak eskuratzera bideratuta dago. Aipatutako ikas-arloa garatzeak ezinbesteko ekarpena egiten dio horri, curriculumean ikus daitekeen bezala.

  • Beraz, jakina, arlo horrek duen izaera curricularra gainerako arlo guztiek duten berbera da, eta bere baitan ez da ezertarako sartzen baten edo besteren aldeko doktrinamendua edo katekesia, hau da, akonfesionala da, ikuspegi guztiz kritikoa eta akademikoa duelarik.
  • Horrekin batera, noski, eskola-orduetatik kanpo, nahi dutenentzat, eskolak berak eta bertan edo beste erakunde batzuekin elkarlanez eta beste gune batzuetan, jarduerak eskainiko ditu Nazareteko Josuren fedean eta proiektuan sakontzeko, bere familiarekin ados eta lagunduta nork bere bizitza proiektu pertsonala askatasunez eraikitze aldera.
  • Orobat, argi esan behar dugu, gure egunerokoan, guretzako erreferentzia nagusia ezin baztertuzkoa izango direla Nazarateko Josuren jokabideak eta bere balioak, baloreak. Hau da, Elkar Hezi ikastetxeak Nazareteko Josuren baloreak hartzen ditu erreferentzia laiko bezala pertsona ulertzeko eta tratatzeko orduan, eta ondorioz, jakina, erreferente dira bere hezkuntza-jardueretan. Besteak beste, giltzarri gisa, honakoak: maitasuna, barkamena, errespetua, behar handien dutenekiko lehentasuna eta laguntza, itxaropena, poztasuna, askatasuna, konpromisoa, duintasuna, justizia, elkartasuna… Goian esan bezala, Elkar Hezi ikastetxea ez da eskola konfesionala, itxia, guztiz alderantziz baizik, guztiz irekia, eta bertan, aipaturiko baloreekin ados egonik, inori ez zaio eskatzen konturik bere sinesmen erlijioso, kontzientzia-aukeraketa eta abarren inguruan; honen adierazlea bada Elkar Heziko eskola-komunitatean familia molde anitz daudela: ateoak, agnostikoak, kristauak, musulmanak, bilaketan…
  • Honi dagokionez, noski, Elkar Hezi ikastetxea, bere nortasunarekiko koherentzia eta aukeraketa propioagatik ez ezik, ikastetxe itundua (kontzertatua) den neurrian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Itunen legea guztiz betetzen du ikasleen onarpen eta harrerari dagokionez, zeinean edozein segrezazio edo bazterketa legez kontrakoa den.

Otoitza edota beste jarduera liturgiko konfesionalik?

  • Eskola orduetan ez da fede edo erlijio jakin bateko jarduera liturgikorik, otoitzik egiten. Eskola orduetatik kanpo, nahi dutenentzat, eskolak berak eta bertan edo beste erakunde batzuekin elkarlanez, sakontze eta heltze espiritualerako jarduerak eskainiko ditu Nazareteko Josuren fedean eta proiektuan sakontzeko, bere familiarekin ados eta lagunduta nork bere bizitza proiektu pertsonala askatasunez eraikitzeko aukera gisa.

Jatorri erlijiosoa duten ikono edota sinboloen presentzia? (Paisaian dagoen gurutzeren bat edo Mariaren eskultura bat adibidez)

  • Goian esandakoarekin bat, halaxe ulertzen ditugu:
  • Alde batetik, guretzako erreferenteak diren giza-baloreak irudikatzeko moduan.
  • Beste aldetik, eta batez ere Euskal Herriaren ondare kultural baten moduan. Berdina esan dezakegu bere jatorria tradizio erlijiosoan duten beste agerpen kulturalei dagokienez: Arantzazu, Olentzero…
  • Horrekin batera, askatasuna dago beste edozein ikonografia pertsonal erabiltzeko, era pribatuan zein publikoan, baita erlijiosoa ere, betiere pertsona guztien berdintasuna eta duintasun berbera urratzen ez den bitartean (edozein delarik norberaren generoa, arraza, kultura, erlijioa, ideologia, sexu-orientazioa…), eta ohiko hezkuntza-jarduerak egokitasunez garatzeko oztopo objektibo eta nabarmena ez diren bitartean.

Nortasun ezaugarriak