DBH 1eko ikasleak txango zoragarria egin dugu berriki Xoxoteko aterpetxera, eta bertan bi egun gogoangarri igaro ditugu. Azpeitiko Lagun Onak Mendi Elkartearena den aterpe hau Izarraitzeko mendilerroan dago, itsas mailatik 865 metrora, ingurune paregabean.
Eguraldia guztiz aldeko izan ez dugun arren, horrek ez digu gogoa itzali eta ekintzaz beteriko egonaldia izan dugu. Gipuzkoako Mendi Federazioko diren Rafa eta Iñaki monitoreen laguntzari eta gidaritzari esker, gauza asko ikasteko aukera izan dugu: Erlo tontorrera igo dugu, harkaitz- paretan eskalatu eta mapa eta iparorratzarekin orientazio jolasean aritu gara.
Egia esanda, blai eginda amaitu dugu baina esperientzia super interesgarria eta aberasgarria izan da denontzat. Gure arteko harremanak sendotzeko eta naturaz beste era batera gozatzeko balio izan digu.
Hurrengo abenturara arte!




