Elkar Hezi eguna ospatu genuen aurreko ostiralean eta ohikoa denez gure ikastetxean ibilbide osoa bukatu eta bide berriak eraikitzera doan azkenengo talderi agurra egiteko aprobetxatu genuen.
Talde txikia izanda oso harreman estuak izan ditugu beraiekin eta Kultur Etxean ospatu zen ekitaldian nabaritu zen haiek ere bizipen sakonez beteta joango direla.
Ekitaldia ikastetxearen 25.urteurrenerako Ametsa batzordekieek prestaturiko bideoarekin hasi zen. Azken urte hauetan izan ditugun 25 proiektuak gogora ekarriz.
Ostean Batxilergoko ikasleek beraiek prestaturiko oroitzapenez betetako eta askoren malkoak isuriarazi egin zituen ikus-entzunezkoaren parada izan zen . Bukatzeko DBHko lehengo mailako ikasleek prestaturiko zein abestutako bertsoez belarriak gozatu eta Pernan Goñi artista oñatiarrak egindako diplomak zein orlak banatu genituen.
Esan bezala oso ekitaldi hunkigarria . Hegaldi berria hastera zoazten honetan gogoan izan kabira itzultzeko beharra izatekotan hemen aurkituko gaituzuela.




