Konturatu orduko ikasturte amaierara iristen ari gara. Ekaina ate joka dago eta datorren astetik aurrera klaseak goizez bakarrik izango dira. Hau poza!
Oñatin dagoeneko entzuten hasita gaude parrokiako kanpaiak Korpus eguneko soinuekin.
Korpus eguna, gure herrian errotuta dagoen jai ospetsua da. Esanahi berezikoa.
Gu, 3. Mailakoak dagoeneko aurreratu gara eta Oñati gure herria gaiarekin lotuta, ospakizun hau,Korpus eguna, herriko jaiak lantzerakoan ikusi dugu.
Egun horretan egiten den prozesioan herritar ugari parte hartzen dute: apaizak, herritarrak santuak eramaten, dantzariak, eta aurten lehen jaunartzea egin dugunok ere aukera izango dugu.
Ikasleak gogotsu gaude, batez ere urtero moduan dantzariak eskolan dantzan ikusteko aukera izango dugulako.
Ea eguraldiak laguntzen duen!





