Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azaroaren 17an, LH 6. mailako ikasleek, tailer bat egiteko aukera izan dute.

Tailer honen eskaintza, udaletxetik heldu zitzaigun; baina, antolatzaileak Ehkolektikoa (agroekologiaren bidea) eta Landarlan ingurumen elkarteak  izan dira.

Kontzeptu hauek landu ditugu: klima aldaketa, salmenta zuzena, konfiantza, gertutasuna, animalien ongizatea, auzolana, ekonomia zirkularra, bitartekariak…

Horretarako, lehenengo kontzeptu hauek azaldu eta ulertu ditugu eta ondoren jolastera pasatu gara. Gure egunerokoan erabiltzen ditugun produktuak aztertu ditugu, puntu hauek kontuan izanda: non ekoiztuta dauden, osagaiak, bitartekariak, ekologikoa den, non erositako den… eta hauek guztiak kontutan izanda, mundu barruan edo kanpoan kokatu ditugu produktuak.

Bukatzeko, sagar dastaketa egin dugu (Azpeitian jasotako sagar bat eta frutegi batean erositakoa) eta  ikasleek konpromezu bat hartu dute: ASTEAN BEHIN, GARAIKO ETA BERTAKO FRUTA EKARTZEA JOLAS-ORDURAKO.

 

Partekatu: