2 eta 3 urteko gelako haurrak nekazari aditu bihurtu dira. Baratza proiektuaren barruan, kanpora atera eta lurrekin harreman zuzena izateko aukera izan dute: letxugak landatu dituzte!
Esperientzia ahaztezina
Haurrentzat ez da landatzea soilik izan; zentzumen guztiak martxan jarri dituzten abentura bat izan da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki jardueran lagundu duten familiakideei.
Zuen parte-hartzeari esker, esperientzia aberasgarriagoa izan da guztiontzat. 
Pixkanaka gure baratza hazten ari da! 







