Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Batxilergoko 1. mailako ikasleek mugen inguruko argazki erakusketa eta horren inguruko tertulian parte hartu dute Eltzian.

Erei fundazioaren bitartez iritsi zaigu Alemaniatik ‘WHYBORDERS’ artista errefuxiatuek sortutako ekimen kritiko hau, herrien arteko mugak zalantzan jartzen dituena. Bere sortzaileetako bat Arash Hampay aktibista eta argazkilari iraniarra da, eta, hain zuzen,  berarekin bildu dira gure ikasleak mugen eta prozesu migratzaileen inguruan hitz egiteko.

Aurtengo Filosofia Olinpiadetako gai nagusia Mugak eta Justizia globala izango da eta honen gaineko hausnarketarekin jarraitzeko bide paregabea izan da gaurko saoia.

Partekatu: