Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

2. ebaluaketan zehar tertulia musikal desberdinak egin ditugu bai LH eta baita DBHko geletako musika saioetan.
Musika lana entzutearekin batera  Musikogramak eta Eskema Musikalak landu ditugu, modu honetan entzunaldiaren atalak eta melodien gora beherak hobetogo ulertu eta jarraitu ahal izateko.
Musika lanen atal desberdinak musikako klasean  entzun eta aztertu ondoren, etxean ere entzun eta musika lan horrek sortu dizkigun emozioak eta iritziak partekatu ahal izan ditugu guztiok batera tertulia batean.
Entzun ditugun musika lanak honako hauek izan dira: Mozarten Serenata txikia, Beethovenen 5.garren Sinfonia, Vivaldiren Negua eta Beethovenen Para Elisa.
Partekatu: