Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Elkar Heziko DBH1-eko ikasleek, plastikako ikasgaian, Abenduan antolatu ohi den Azoka Solidarioa dute lehenengo ebaluaketako proiektuaren oinarri. 

Honekin zuzenki lotutako gaia da GKE-eena hain zuzen ere eta sakontze prozesuan, urriaren 22an, Kultur Etxea elkartasunarekin loturiko esperientziak partekatzeko gune bihurtu dute.

Saio honetan hainbat GKEetako ordezkariek parte hartu dute,  Hotz Oñati elkarteko Ana Mendizabal eta Erei erakundeko sortzaile eta aldi berean, besteak beste, Yoga and Sports with Refugees erakundearekin lankidetzan aritzen den Miren Zubeldia.

Aipaturiko erakundeen nondik norakoaz hitz egiteaz gain, bizi esperientziak eta  errealitatea erakusten duten bideoak izan ditugu ikusgai.

Gainera, saioaren zati batean Greziako Lesbos irlako errefuxatuen kanpamenduetan lanean ari diren pertsonekin zuzenekoa egiteko aukera izan dugu. Zehazki Yoga and Sports with Refugees erakundeko sortzailea den Estelle Jeanekin eta erakundean bertan irakasle eta koordinatzaile lanetan diharduen Yadullah Mousawirekin.

Azken hau, Afganistanen jaio zen arren, Iranen errefuxiatu bezala igaro du bere bizitzako zati handiena. Atenasera heltzea zuen helburu baina Lesbosen gelditu beharra izan zuen. 2 urte pasatxo daramatza irlan. Aukera paregabea izan genuen lehenengo pertsonan, bizi izandako egoera ezagutzeko.

EREI

Bidea ireki,

ahotsak zabaldu

eta zubiak eraikitzeko.

EREI elkartea

Pena litzateke gutxi egin dezakezula uste izateagatik ezer ez egitea

HOTZ Oñati

Partekatu: