AMESTEKO GARAIAN EZ GAITZALA LOAK HARTU!

Elkar Heziko komunitatea osatzen dugun ikasle, familia eta langileok, AMETS egiteko gonbita jaso berri dugu. Zuentzat imajinatzen duzuen ELKAR HEZI gurekin amestera gonbidatu nahi zaituztegu. Hezkuntza-etorkizun hobea eraikitzea zeregin partekatua dela uste dugu, eta...

HHko HAURREN FAMILIAKO KIDEAK IZAN DITUGU GURE ARTEAN AZKEN ASTEETAN.

Aste hauetan zehar gure ikasleen familiakideak izan ditugu bisitan, bertan ekintza ezberdinak aurkeztu dituzte. Sekulako arrakasta izan du, bai ikasleak eta baita familiakideak ere oso pozik egon dira. Badago familia baino gauza garrantzitsuagorik haurrentzat?  

DBH4ko ikasleek hiru eguneko irteera egin dute Madrilera

Apirilean, DBH4ko ikasleek hiru eguneko irteera egin zuten Madrilera, hiriburuaren alderdi historiko, kultural eta ludikoa ezagutzeko helburuarekin. Bidaia abenturaz eta ustekabez beterik egon zen, baina ikasleek egoera desberdinei aurre egiten eta taldean bizitzen...

ASTEBETE EMAN DUTE BORDELEN BATXILERGOKO LEHEN MAILAKO IKASLEEK.

Astebete eman dute Bordelen gure lehenengo mailako ikasleek ikasketa bidaian. Oso esperientzia aberasgarria izan dugu zoragarria den ardoaren hiriburuan. Garraio publikoz joan eta bi apartamentuetan eman dugu astea. Supermerkatuan erosketak egin, sukaldean fin-fin...

APIRILEKO LEHEN ASTEAN DBH3ko IKASLEEK KANTABRIARA IRTEERA EGIN DUTE.

Apirilaren 1ean eta 2an, DBH3ko ikasleek bi eguneko irteera berezia izan zuten Kantabriara. Irteeraren helburua ikasleek ingurunea modu aktibo eta aberasgarrian ezagutzea izan zen, eta horretarako hainbat jarduera interesgarri antolatu ziren. Lehen egunean, ikasleek...

IKASTETXEAK KANTARI PROIEKTUKO KONTZERTUA EMAN ZUTEN LH3ko IKASLEEK DOMEKAN

LH3koek igandean aukera  izan genuen hiruhilabetean zehar egindako  lana Santan Anan gurasoen aurrean erakusteko. Erritmo ugariko sei  abesti gure taldean   eta  Ganbara Abesbatzako abeslariekin batera,  lau abesti abestu genituen kontzertuaren bukaeran.   Oso gustora...

DBH 1. mailako ikasleak, Barriako Euskal Girotze Barnetegian egon dira.

DBH 1. mailako ikasleak, martxoak 10/13 bitartean,  Araban dagoen Barriako Euskal Girotze Barnetegian egon dira, bertan euskararen erabileran sakontzeaz gain, euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua adierazteko  aukera ere  izan dute. Hau guztia,  talde...

Airearen kalitatea eta kutsadura izan dituzte aztergai LH 5. eta 6. mailako ikasleek.

Bagabiltz proiektutik abiatuz, LH 5. eta 6. mailako ikasleek gure ikastetxearen inguruko airearen kalitatea eta kutsadura aztertuko dute, zeintzuk diren airearen kutsatzaile nagusiak eta kutsadura horrek nola eragiten dion gure osasunari ikertuko dute. Jarduera honen...

Historiaurrean murgildu dira LH3ko ikasleak.

LH3Ko ikasleak Historiaurreko proiektoan murgilduta gaude. Aurkezpen bezala, Natur Eskolara joan ginen. Bertako gela bat kobazuloa bihurtu zen, eta une batzuetan beldurra pasatu genuela aitortu behar dugu! Isil-isilik kobazuloansartu ginen eta suaren inguruan Aimarrek...

LH1 eta LH2 mailetako ikasleek igeriketa sustapen kanpainari amaiera eman diote.

Aste batzuk igaro ostean, haurrek ur-jolasetan gozatu dute, eta horrek igeriketa trebetasunak hobetzeko aukera eman badie ere, talde-lana eta autoestimua indartzeko ere baliagarri izan da egindako lana. Igeriketa programa, txikien beharretara egokituta, irakasle...

Elkar Hezi Ikastetxea

Gure proiektu bereizgarrienak

Mindfulness_500x500

IKAS KOMUNITATEA

Ebidentzia zientifikoetan oinarrituta ekiten dugu.
Ikasle guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzen dituzte,
elkarbizitza oneko ingurunean.

ESTIMULAZIO GOIZTIARRA

Garunaren eraikitze momentu erabakigarriena 0 eta 6 urte bitartea da. Gure ikasleei AUKERAK eskaintzen dizkiegu antolakuntza neurologiko egokia lor dezaten.

Ikas_Komunitatea_500x500

MINDFULNESS

Arreta osoa, orain eta hemen.

3-18

Barrura begira jartzea, areago, barrua ere badugula (bir)deskubritzea, zaintzea eta lantzea

0 BIOLENTZIA 0 URTETIK

Ikastetxeko helburu pedagogikoen baitan, 0 biolentzia 0 urtetatik helburu izanik, genero indarkeriaren prebentzioan eta kudeaketarako eredu dialogikoa jorratzen dugu.

MATEMATIKA PROGRAMA

EMAT ikasleek matematikak sakon ulertu dezaten
eta edozein arazo konpontzeko erabili ahal izateko diseinatuta dago.

HEZKUNTZA HIRUELEDUNA

Gure ikasleak hiru hizkuntzatan,ahoz zein idatziz, komunikatzeko gai izateko trebatzen ditugu.

ELKARHEZINET

Gaitasun digitala garatzeko baliabidea.

BATXILERGO DUALA

Hainbat gaitasun lantzeaz batera batxilergoko titulu bikoitza lortzeko aukera.

Lasterbideak

Egutegia

EGUTEGIA

menuak

MENUA

eskola_kanpokoak

ESKOLA KANPOKO EKINTZAK

Alexia

ALEXIA

iradokizunak

IRADOKIZUNAK

lan_poltsa

LAN POLTSA