Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Apirilaren 1ean eta 2an, DBH3ko ikasleek bi eguneko irteera berezia izan zuten Kantabriara. Irteeraren helburua ikasleek ingurunea modu aktibo eta aberasgarrian ezagutzea izan zen, eta horretarako hainbat jarduera interesgarri antolatu ziren.

Lehen egunean, ikasleek goizean zuhaiztietako ibilbide gidatua egin zuten meatzaritza gune historiko bat ezagutzeko. Jarduera horrek aukera eman zien meatzaritza tradizioaren garrantzia eta ingurumenarekiko harremana ulertzeko. Arratsaldean, Castro-Urdiales herrira gerturatu ziren eta CastroPark parkean tirolinetan ibili ziren, zuhaitzetatik zuhaitzera jolasean eta oztopoak gainditzen. Jarduera honek talde-lana eta ausardia lantzeko aukera bikaina eskaini zien.

Bigarren egunean, Pozalaguako kobazulo ikusgarriak bisitatu zituzten, eta bertako estalaktita eta estalagmiten artean historia geologikoaz ikasi zuten.

Bi eguneko irteera oso osatua izan da: alde batetik, arlo akademikoari lotutako esperientziak bizi ahal izan dituzte; bestetik, momentu ludikoez ere gozatu dute. Zalantzarik gabe, ikasleek ikasi eta disfrutatu egin dute, eta esperientzia aberasgarria izan da guztientzat.

Partekatu: