Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Astebete eman dute Bordelen gure lehenengo mailako ikasleek ikasketa bidaian. Oso esperientzia aberasgarria izan dugu zoragarria den ardoaren hiriburuan. Garraio publikoz joan eta bi apartamentuetan eman dugu astea. Supermerkatuan erosketak egin, sukaldean fin-fin aritu eta egunean zehar hiria gora eta behera ibili dugu. Garonaren ertzen zehar paseatu, hainbat museo bisitatu eta primerako eguraldiaz disfrutatu dugu. Esan bezala oso esperientzia zoragarria.

Partekatu: