Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Elkar Heziko ikasleek, Ginelako gara proiektuaren baitan garatu dituzten antzerki obren emanaldia egin dute gaur Antixena gaztetxian.

 

Gaurkoa, antzerkigintza eta migrazioen gaia ardatz izan dituen abenturaren emaitza izan da, ebaluaketa osoko lanak eman duen azken ekoizpena.

Ikasleek beraiek sortutako 5 mikro-antzerkiren bidez, Llani, Pepa, Patricia, Leidy eta Kontxiren azalean sartu dira, emakume hauek  bizi izan zituzten migrazio esperientziei bizia emateko. 

DBH 1eko ikasleak izan dituzte publikoan, hurrengo ikasturtean proiektuaren lekukoa hartuko duten gazteak, alegia.

 

ANIZTASUNETIK ERAIKIZ

Otsailaren 24an DBHko bigarren mailako ikasleek, Aniztasunetik Eraikiz proiektuaren barruan, hiru lekukoren bisita jaso eta beraiekin solasaldia izateko parada izan zuten.

Gipuzkoako Aldundiak bideratuta, lurraldeko bederatzi ikastetxek parte hartzen dute hiru urteko epean garatzen ari diren ekimen honetan. Helburua inguruan diren bazterkeria egoeraz jabetu eta horien aurrean irtenbideak Aniztasunetik Eraikitzea da.

Aurtengo GINELAKO GARA proiektua garatzeko hastapen gisa hartu dugu hau.

EBALUAKETA OSOKO LANA

Gizarte Zientzietan migrazio mugimenduen gaia landu ostean eta hauek dakarten aniztasuna abiapuntu harturik, gelan, beraien jaioterria utzi eta lurralde berri baterako bidaiari ekin zioten pertsonak aukeratu zituzten. Ainizeren amama Pepa, Jon Anderren ama Yani, Alisonen ama Leidi, Yesenia eta Naridaren ama Patricia eta Kontxi.

Lehen urratsa, hauen bizipenak ezagutzea izan zen. Horretarako, Gaztela eta Literaturako ikasgaian elkarrizketak egiteko ezaugarriak landu ondoren, talde bakoitzak aipaturiko emakume bat elkarrizketatu zuen.

Informazio horretan oinarrituta, testu dramatikoaren sormen prozesuari ekin zioten. Euskara eta Literaturan eskuratutako trebetasunak praktikan jartzeko abagunea izan da hau. Gainera, DAPeko (Debagoienako Antzezleen Plataforma) kide den Olatz Pagalday ere gelan izan dugu hainbat saiotan, obra bakoitza bideratzen laguntzen eta antzezpenari buruzko aholkuak emanez.

 

Partekatu: