Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Abenduan zehar DBH4ko ikasleak Fisika eta Matematikako ikasgaiak beste era batera landu ditugu, bietako gaitasunak martxan jarrita galdera honi erantzuna emateko:  

ZER EGIN DAITEKE TRAFIKO ISTRIPUAK MURRIZTEKO?.

Zientziaren laguntzaz, aurretik entzundakoak eta dakizkigunak alboratu gabe, horrelako egoeratan eragina duten aldagaiak identifikatu, kualitatiboki eta kuantitatiboki aztertu eta ondorioak atera ditugu.

Taldeka lana eginaz, txosten bat, aurkezpen bat eta istripuak saihesteko jokabide egokien dekalogo bat sortu dugu.

Gure egunerokotasuneko erabakien inguruan hausnartu ikuspegi kritikoarekin  eta gure jokatzeko erak eraldatzeko bidea zabalduz.

Partekatu: