Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Kaixo! LH3 eta 4ko ikasleak gara eta urriaren 22an egin genuen irteeraren berri emateko idazten dizuegu, aurreko astean jaso zenuten albistearen jarraipen gisa.

LH1 eta 2ko gure lagunek kontatu  bezala, autobusez joan ginen bertara eta goizeko zatian zenbait ekintza zoragarriz gozatu ostean, arratsaldean Eureka! Zientzia Museoko planetariumean izan ginen.

Momentu batez, espaziora bidaiatu genuen eta gure eskura izan genituen izarrak, planetak, eta baita sateliteak ere. 3 dimentsiotako zine erraldoi batean egotea bezalakoa izan zen. Astronomiari buruz gauza berri asko ikasi genituen bertan.

Ondoren, guztiok batera museoa arakatzen aritu ginen, esperimentu zientifiko ezberdinen bitartez jolas ezberdinetara jolastuz, hain zuzen ere.

Errealitate zientifiko zein unibertsal horretatik jaitsi eta Oñatira bueltatu ginen azkenik, nekatuta baina esperientzia berri bat poltsikoratuta.

Hurrengo astera arte!

Partekatu: