Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azkenengo hilabeteetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak lan eta lan aritu dira eskolako ortuan; bankalak garbitu eta lurra prestatu, letxugak, tomateak eta zerbak landatu eta ureztatu, belar txarrak kendu, bertako zomorroak aztertu…Eta nola ez, batutako letxugak etxera eraman eta entsalada ederrak prestatu ondoren bapo jan!

Badirudi tomateak gorritzen ez dituztela ikusiko, baina , hala ere, landarearen prozesua jarraitzeko aukera izan dute: hazi, loratu, fruitua (tomatetxo berdea). Zerbak, berriz, garatu egin zaizkigu.

Bestalde, maiz bisitari polit bezain bihurri bat ere izan dugu, buruko min bat baino gehiago sortarazi diguna. Nor izango ote da?

Partekatu: