Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Martxoaren 14an, astelehenean, Kultura Klasikako zein Literatura Unibertsaleko ikasleak Bilbora joan ziren zenbait ekintza burutzera. Lehenik, Arte Ederren museoa bisitatu zuten eta bertan, aldez aurretik prestatutako arte-lanen azalpenak elkarri eman zizkioten, hainbat garai eta estilo ezatugutuz. Ondoren, Greziar eta Latindar festibalak eskainitako Plautoren komedia ikusi zuten, Miles Gloriosus (Soldadu harroputza), zeinetan harrokeria matxista salatzen den.
Partekatu: