Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Asteazkenean 2 bisita berezi izan genituen Elkar Hezin. Lehenbizi goiz partean, jatorriz Kolonbiakoa den Klaudiak, pequeñas voces proiektuaren inguruan hitz egin zigun eta izen bereko dokumentala ikusi genuen.. Proiektu honen funtsa, haur eta nerabeak sentsibilizatzea da Kolonbiako hainbat haur eta gaztek bizi duten egoera lazgarriaren aurrean. 

Honetaz gain, Combos elkarteko bi kideren bisita jaso genuen SETEM, irabazi asmorik gabeko erakundearekin lankidetzan. Combos ere, Kolonbian aurki dezakegun elkartea da. Bertan, erakunde honek  abian duen proiektuaren bidez, zailtasunak dituzten haur eta nerabeei laguntza ematen zaie pairatutako guztia kontatzera emanez eta babesa eskainiz.

Eguardian, Comboseko eta SETEMeko ordezkariak BHko eraikinera hurbildu ziren Batxilergoko ikasleei proiektuaren berri ematera eta arratsaldean, HH eta LHko irakasle talde batek formakuntza saioa jaso zuen Combosekoen partetik.

 

 

Partekatu: