Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Oñatiko jaien ostean, haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleekin,  “KLIS, KLAS, SUA PIZTU DA” proiektuari ekin genion. Gure ingurua ezagutzea helburua izanik, Arrikrutz kobazuloa interesgunetzat  hartu genuen. Hari horri tiraka eta Urki haitzulotarraren eskutik, paleolitora hurbildu ginen. Gai ezberdinak jorratu ditugu: non bizi ziren, nolakoak ziren bizilekuak, suaren aurkikuntza, zer eta nola ehizatzen zuten, erabiltzen zituzten tresnak, nola janzten ziren… Gai honek interes handia piztu du ikasleengan eta oso motibaturik aritu dira.

Partekatu: