Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Pasa den hiruhilabetekoan, 1go Batxilergoko Industria Teknologiako lau ikaslek proiektu interesgarri bat burutu zuten. Produktu baten fabrikazio prozedura landu ondoren, klera gordetzeko kutxa bat diseinatu eta ondoren fabrikatu dute 3D inprimagailu bati esker. 

Lehenik eta behin, ikastetxeko beharrak ikertu zituzten eta klera gordetzeko eta hautsa biltegiratzeko objekturik ez zegoenez, horrelako bat egitea pentsatu zuten. 

Proiektuak 3 aste inguru iraun du diseinua egitetik produzitu arte. Produkzioaren iraupena 5-6h-koa izan da eta horretarako, Mondragon Unibertsitatean kokatuta dagoen MAKER GUNEko 3D inprimagailuaz baliatu dira. 

Lanari amaiera emateko, beraien gelakideekin egindako bidearen inguruko informazioa partekatu zuten ahozko aurkezpen baten bitartez.

Beraientzat MAKER GUNEAn lan egitea oso aberasgarria izan da,asko ikasi dute beste batzuen esperientzietatik beraz,  bertara joatea animatzen zaituztete.

Partekatu: