Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azaroaren 28an Dorleta Kortazar ipuin kontalariak gidatutako saioa izan genuen.

Hasteko0-8 urte arteko guraso zein hezitzaileei zuzendutako hitzaldia izan zen. Honetan, liburuak egoki aukeratu ahal izateko hainbat irizpide aurkeztu zigun Dorletak. Bitartean, haurrek sormen tailerra izan zuten.

Ondoren, IPUIN KONTAKETAz gozatu ahal izan genuen haur zein helduok.

Elkar Hezi proiektuaren zutabe garrantzitsua den IKAS KOMUNITATEen barnean kokatzen diren TERTULIA DIALOGIKOEN eta hauekin lotutako ebidentzia zientifikoak, zein liburuen zerrendak biltzen dituen txostentxoa eraman ahal izan zuten parte hartzaileek.

Liburuen txokoa AZAROAK 28tik ABENDUAK 2ra, 16:30-17:30 bitartean zabalik egongo da, gomendatutako liburuekin, hauek zuzenean ezagutzeko, ikusteko, irakurtzeko eta aztertzeko, Behebarruko ATARTEA gunean.

 

Dorleta Kortazarren artikulu batzuk

Partekatu: