Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Azaroaren 9an  ONLINE saioa egin genuen EHUko Bigarren Hezkuntzako masterreko ikasleei IKAS KOMUNITATE proiektuari buruz Elkar Heziren esperientzia azaltzeko.

Azken hilabeteetan, sarritan jaso izan ditugu Unibertsitateetatik Elkar Hezi proiektua  eta besteak beste Ikas Komunitateen proiektua aurkeztera joateko gonbidapenak. Oraingoan EHUko Bigarren Hezkuntzako masterreko ikasleei IKAS KOMUNITATE proiektuari buruz Elkar Heziren esperientzia azaldu diegu.

Ikas Komunitateen proiektua definitzen duten elementuak azpimarratuz abiatu genuen saioa: 
  1. Helburua: Haur eta gazte GUZTIEK beraien gaitasunak ahalik gehien garatzea, pertsonalki hazteko eta elkarbizitzen ikasteko.
  2. Abiapuntua: Ebidentzia zientifikoak eta hauetan oinarritutako Hezkuntzaren Eredu Dialogikoa.
  3. Bidea: JARDUERA ARRAKASTATSUAK: Talde Elkarreragileak, Tertulia dialogikoak, Batzorde mistoak, 0 biolentzia 0 urtetik, Liburutegi tutorizatuak eta GUrasoen formakuntza (Nazioarteko Hezkuntza Komunitate Zientifikoak, hauek eta ez beste batzuk emaitza onenak ematen dutela bermatzen du).
Jarraian Jarduera Arrakastatsu bakoitzaren inguruan eskolan bizi izan ditugun esperientziak partekatu genituen entzuleekin, nolako izan den prozesua, zein zailtasun aurkitu ditugun, zein onura idenfikatu ditugun…

 

Partekatu: