Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Haur Hezkuntzakoak GOMISTEGIN eta ARANTZAZUKO PAREKETXEAN

Ikasturte amaierako irteera maiatzak 27an egin genuen,  Gomiztegi Artzain eskolara (artzain txakur erakustaldia, ardi/bildotsak ikusi, gaztaren prozesua ezagutu) eta Arantzazuko parketexera (taloak egin genituen). Egun paregabea pasa genuen.

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

LH 1eta 2 ARRITXULON

Euskal Herriko jolasak, talde jolasak, eskalada eta slack line egiteko taillerrak izan zituzten, baita naturaz gozatzeko aukera ere. Gaueko diskofestan gure artean dantzari bikainak ditugula ikusi genuen.

Eguneroko ekintzetatik kanpo elkarrengandik gauza gehiago ikasteko egonaldi ahaztezina!

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

LH 3-4 IRUÑA BEIREN

3 eta 4. mailakoak Iruñera eta Olitera joan ginen. Iruñean Planetarioa bisitatu ondoren Yamaguchi parkean bazkaldu, jolastu eta handik Beirera abiatu ginen. Hemen antolatutako ekintzat egin ondoren, afaldu eta disko festan alai eta pozik bukatu genuen eguna. Hurrengo goizean Oliteko Jauregira oinez abiatu ginen gure abeslari gastetxoen abestiak entzuten. Jauregia bisitatu eta berriz Beirera bazkaltzera bueltatu ginen. Bazkaldu ta gero Oñatira bueltatu ginen. egun zoragarriak pasatu genituen, pozik eta alai..

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

LH 5-6 IRRISARRILANDen

5. mailakoak gau bat pasatzera Irrisarriland-era joan ginen.

Bertan naturaz eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan genuen: tirolinak, zentzumenen ibilbidea, arborismo ibilbidea, karaokea…

Oso gustura eta pozik ibili ginen, berriz itzultzeko irrikitan gaude.

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

DBH 1A GOROZIKAN

Euskal Girotze Barnetegietan igaro genituen 4 egun: rapa,  mozorroak, diskofesta, askotariko jolasak, emozioak, barre-algarak, lagunak eta euskara.

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

DBH 1B LEMOIZEN

Euskal Girotze Barnetegietan igaro genituen 4 egun: zaldiak,  mozorroak, diskofesta, askotariko jolasak, emozioak, barre-algarak, lagunak eta euskara.

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

DBH 2 ZARAUTZEN

Egun bateko irteera, bi taldetan banatu ziren ikasleak, talde bat Zarautzetik Getariara oinez joan zen eta bigarren taldeak surf ikastaroa egin zuen. Eguerdian talde biak bildu eta hondartzan pasatu zuten elkarrekin eguna. Irteera polita, ikasleak pozik, euren arteko harremank sustatzeko balio izan duena, errepikatzeko modukoa.

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

DBH 3 ZARAUTZEN

Bi egunetako irteera. Zarautzeko aterpetxean egin genuen lo. Lehenengo egunean, Surf egin zuten ikasleek eta ondoren Zarautz ezagutzeko ginkana bat. Hurrengo egunean berriz, Getariara oinez joan ginen eta bertan Getariako herritik bisita gidatua izan genuen, eta Elkano gertutik ezagutzeko aukera ere (turismo bulegoak antolatuta).

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

DBH 4 ASTURIASEN

3 egun egon ginen Asturiasen. Kanoan Sella ibaian, abentura parkean, mendu buelta, Santillana bisitatu… askotariko ekintzak egin genituen eta oso ondo ibili ginen.

+ IKUSI ARGAZKI BILDUMA

BATXI 1 MUNDAKAN

3 egun egon ginen Mundakan, urte bukaerako irteeran. Esperientzia berria, baina positiboa. Kayakean ibili, hondartzan bainatu, Bermeon ginkana egin, ibilaldiak… oso ondo pasatu genituen 3 egunak.

Partekatu: