Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailetako ikasleek Azaroaren 20an ospatuko den haurren eskubideen egunari buruz lantxo bat egin dute. Beraientzat garrantzitsuak diren eskubideak esan eta irudikatu ondoren, egindako ekarpenekin infografia bat osatu zuten. Guztion eskubideak irudikatzeko bakoitzaren hatz markak erabiliz, zuhaitz bat osatu zuten. Guztiok ezberdinak izan arren eskubide berberak ditugu eta mundu politago bat egiten dugu.

Partekatu: