Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

HH2-kook esperimentazioa burutu dugu “burbuiadun” plastikoa erabiliz.
Lehenengo, ukitzean plastikoak ateratzen duen zarata landu dugu, entzumenari arreta jarriz. Ondoren  ikusmenaren eta ukimenaren bidez   aztertu dugu materiala.
Amaieran, paperean estanpazioa egin dugu koloretako tenperak erabiliz.
Zeinen ongi pasa dugun. 
 
Elkar Heziko Haur Eskolan esperimentazioan eta manipulazioan oinarritutako metodologia erabiltzen dugu. Haurrei AUKERAK eskaintzen zaizkie zentzumenen bidez ingurua aztertu dezaten. Horrela material ezberdinak ezagutuko dituzte eta irudimena, motrizitate fina zein lodia garatuko dituzte.
Ekintza hauek astean behin egiten ditugu material anitzak erabiliz: gelatina, ogi birrindua, globoak, sukaldaritza, komuneko papera, hainbat paper mota, lekaleak, hatz pintura, serpentinak…
Honetaz gain, esperimentazio gela dugu . Bertan haurrak testura eta material ezberdinekin esperimentatu dezake, panel sentsorialak, argi panela… erabiliz. Gainera, Gorputz piramidearen bitartez, nork bere irudia aztertzeko aukera dauka. 

Partekatu: