Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Astelehen honetan hasi dute Elkar Heziko Batxilergoko 1. mailako ikasleek Etikasi programako formakuntza.

Lehengo bi saioak, hiru ordutakoak, BeheBarruan burutu dituzte Baketikeko adituek gidatuta. Hurrengoak ekainaren 17tik 20ra bitartean Krakovian eta Auschwitzen bertan izango dira, hausnarketa saioez gain Sonderkkomando eta History captured in artefacts tailer pedagogikoak landuko dituzte. Irailean azken hausnarketa-itxiera saioarekin bukatuko dute.

Historia eta filosofia izan dute aztergai lehenengo saioan. Europa eta batez ere Israel eta Palestinaren arteko harremanak XX.. mendearen lehen erdialdean, 1948ra arte, alde batetik. Bestalde, gorrotoaren piramidea delakoa, estereotipoak, aurreiritziak, diskriminazioa, bortizkeria eta azkenik genozidioaren arteko loturaren kontzientzia hartzeko tailerraren bitartez.

Hurrengo saioan, datorren astelehenean, 1948tik gaur egunera arteko historiaz arituko dira. Europa Zaharrak genozidioaren aurrean duen jarrera ikusita esperantza izpia zabaltzen zaigu honelako ekimenez.

Partekatu: