Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aurten ere, udaberriarekin batera, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak lanean hasi dira eskolako ortuan. Bankalak garbitu ondoren, letxugak, tomateak, marrubiak, kalabazak eta tajeteak landatu dituzte. Bide batez, bertako xomorrotxoak behatzen izugarri disfrutatu dute. Aurrerantzean, ureztatze eta mantentze lanak egin beharko dituzte. Ea aurtengo uzta pasa den urtekoa bezain oparoa den!
Partekatu: