Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Bigarren hezkuntzako ikasleen guraso eta familiei zuzenduta, Oñatiko Udalak hitzaldi bat antolatu du ondorengo gaiaren inguruan: “gazteen kontsumoak adimen emozionalaren ikuspegitik”. Hitzaldian gaur egungo errealitatea aztertuko da eta gazteen droga kontsumoak adimen emozionalen galbaetik edo ikuspegitik sakontzeko saiakera egingo da. Gurasoen behaketa indartu eta ekintza zehatzak martxan jarriz, helburua seme-alaben zailtasunetan bidelagun izaten trebatzen ikastea da.

Gaiaren edukia eta jorratuko diren alderdien garrantzia ikusirik, familiei gonbita pasatzen diegu Apirilaren 27an, arratsaldeko 18:15tan eta modu telematikoan, AGIPAD elkarteko kide den Pakita Mateos-ek emango duen hitzaldira.

Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako honako bide hau erabili behar duzue:
Posta-e: ainhoa@onati.eus

Izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da.

 

 

 

Partekatu: