Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Ikasleek beraiek sortutako 7 mikro-antzerkiren bidez, historiak ahantzitako 11 euskal  emakume aitzindari aurkeztu dituzte.

Martxoaren 8aren harira, ebaluaketan zehar DBH 2ko ikasleak lantzen aritu diren proiektuaren emaitza bezala, martxoaren 26rako antolatu zuten ekimena izan da hau.
Emakumeek, historian zehar, alor guztietan gizarteari egin dizkioten ekarpenak agerian jartzeko helburuarekin, Euskal Herriko historian hainbat esparrutan nabarmendu diren 11 emakumeri buruzko mikro-antzerkiak egin dituzte Lazarragoko lorategian.
Oraingoan ere, SETEM GKEarekin izandako elkarlanetik jaiotako ekimena izan da.
Hasiera batean, Oñatiko 6 gunetan izan behar ziren aipatutako antzezpenak, baina azken momentuko erabakia medio, guztiak Lazarragako lorategian egin ziren.
EBALUAKETA OSOKO LANAREN EMAITZA
 
2. Ebaluaketan zehar landutakoaren emaitza da hau. Txalaparta argitaletxearen BAGINEN liburua abiapuntua hartu dugu proiektuari ekiteko. Elena Ciordia ilustratzaileak eta Cira Crespo historialariak egindako lan honetan, Euskla Herrian esanguratsuak  izan diren emakume edo kolektiboak aurkezten dizkigute.
Hauek  (eta beste batzuk) ezagutu ondoren, aukeraketa egin eta ostiralean plazaratu dituztenekin gelditu ziren ikasleak. Taldeka baten inguruko antzerki testu laburra sortu behar izan dute. Bide honetan Eñaut Tome ikasle ohiaren parte hartzea izan dugu, izan ere, gidoigintza ikasketak egin ditu. Gainera, DAPeko (Debagoienako Antzezleen Plataforma) kide den Olatz Pagalday ere gelan izan dugu hainbat saiotan, obra bakoitza bideratzen laguntzen eta antzezpenari buruzko aholkuak emanez.
 
PANEL INFORMATIBOAK PLAZAN  IKUSGAI

Apirilean zehar hainbat egunez, emakume bakoitzari buruzko jakingarri nagusiak biltzen dituzten panel informatiboak plazako arkutako zutabeetan egongo dira ikusgai. Hauetan, Elena Ciordia ilustratzailean irudiak ikusi daitezke, baita DBH 2ko bi ikaslek egindakoak ere.

 
 

Lehen euskal emakume albaitaria

LUZ ZALDUEGI

Hezkuntza, kultura eta eskubideak

LYCEUM CLUBa

Sorgin izateaz salatuak

INESA GAXEN eta GRAXIANA BARRENETXEA

Erresistentzia sareak

KATTALIN AGIRRE

Erresistentzia sareak

KASILDA HERNAEZ

Lehen euskal emakume argazkilaria

EULALIA ABAITUA

Harreman homosexualak izateagatik epaituak

KATALINA BELUNZA

Partekatu: