Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Urteak dira ELKAR HEZIn TALDE ELAKRRERAGILEAK antolatzen ditugula arlo instrumentalak ahalik eta modu egokienean lantzeko. Pandemia aurretik ohikoa zen gelan familiako kide edota herritarrak haur eta gazteekin batera elkarrekintzan ikustea, TEEetan dinamizatzaile aritzen baitziren aipatutako boluntarioak. COVIDak baina, jarduera arrakastatsu honetan, kanpoko boluntarioen parte hartzea eteta eragin zuen.

Momentu honetan, egoera bestelako izanik, berriz ere, amama, osaba, guraso eta herritarrak gure geletan ditugu, ikasleekin batera, hazten, ikasten, partekatzen, elkar ezagutzen, esperimentatzen…

Ez da ordea, familien partehartzea ahalbidetzen duen jarduera arrakastatsu bakarra, izan ere, asteak daramatzagu LIBURUTEGI TUTORIZATUAk antolatzen eta hauetan ere, familiak dinamizatzaile lanetan ari dira.

Eskerrik asko TEEetan eta LIBURUTEGI TUTORIZATUETAN  parte hartzen ari zareten guztioi eta aurrerantzean geletara gerturatuko zaretenoi!.

 

Partekatu: