Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

EUSKARAREN EGUNA dela eta, askotariko ekintzak egingo ditugu ELKAR HEZIn eta hauek jarraipena izango dute herrian. Goizean zehar, HH eta LHn, DBH3 koek antolatu eta gidaturiko jolasak eta ekintzak. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, Batxilergokoek prestaturiko dinamikak burutuko dituzte. Eguerdian Batxilergoko ikasleak KAFFKA (Kamikaz kolektiboa) antzezlana ikustera joango dira.

Arratsaldez, HH eta Lhko gaztetxoek EUSKARAOKEA izango dute eskolako aretoan. Bigarren Hezkuntzakoek, ODOLUSTEAK filma ikusi eta produkzio taldeko kideekin solasaldia izango dute.

Antolatutako ekitaldien artean, aurten bada berrikuntza nagusi bat, Oñatiko Euskaraldiko Batzordeak antolatutako Euskaraldia, biribilean dantzan perfomancea (egin klik xehetasunak ikusteko).

Abenduak 3, 19:00etan, plazan

Partekatu: