Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Oñatiko Euskaraldiako koordinatzailea den Maddi Txintxurreta Batxiko ikasleekin egon en duela aste pare bat.

Bisitaren helburua aurtengo Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeaz gain, parte hartzea sustatzea izan da, hamasei urtetik gorakoak baitira Euskaraldiaren protagonistak.

Aurten gainera, Ahobizi eta Belarriprest izateaz gain taldeka parte hartzeko aukera dugunez taldean parte hartzeko gonbitea egin die Batxi 1 zein Batxi 2ko ikasleei. Erronka onartzeko prest azaldu dira!

Pantailaldia ere antolatu dute, astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa.

Azaroaren 11tik 18ra euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitu eta sortuko dituzte parte hartzaileek. Pantailak Euskaraz taldeak antolatu du, euskalgintzako beste hainbat eragileren babesarekin.

Partekatu: