Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Aste honetan GORPUTZ GEOMETRIKOAK landu ditugu lehenengo mailan eta ikasleek askotariko irudi geometrikoak eraiki ondoren, irudien erpinak, ertzak, aurpegiak eta oinarriak aztertu dituzte. Oso gustora aritu dira eta asko ikasi dute.

 
 

Ikasturte honetan, HHko bigarren zikloan zein Lehen Hezkuntzako lehen zikloan gaitasun matematikoak garatzeko jarri dugu EMAT programa martxan. 

 

 

Metodologia honen oinarriak jolasa eta manipulazioa dira. Modu honetan ikasleak motibatuta sentitzen dira eta modu esanguratsuan ikasten dute etengabe.

 
 
 
 

ZER DA EMAT?

EMATek ez du kontzeptu matematikoak ulertzea bakarrik bilatzen. EMAT ikasleek matematikak sakon ulertu dezaten eta edozein arazo konpontzeko erabili ahal izateko diseinatuta dago.

 

 

 

Metodologia hau, Bloomen taxonomian oinarritzen da, zeinak ikaskuntza esanguratsua 6 mailatan antolatzen baitu: ezagutzea, ulertzea, aplikatzea, aztertzea, ebaluatzea eta sortzea. Guztiak dira ezinbestekoak ikaskuntza sakona lortzeko, gure ikasle guztiek bizitza osoan matematika erabili ahal izatea bermatzen duena.

 

Ikerketen arabera  emoziorik gabe ez dago ikasketarik, EMATek kontuan hartzen du ikasleen adimen emozionala, enpatia eta autoestimua garatzeko eta frustrazioak, beldurrak, pozak eta lorpenak kudeatzeko.

EMATen  baitan burutzen diren jarduerek ingurune segurua eskaintzen dute, ikasleek beren kabuz pentsatzera arriskatu  daitezen. Pentsamendua errutina eta estrategiekin egituratzen du, kontzeptu matematikoak ondorioztatzen eta arazoak modu estrategikoan ebazten laguntzen die.
Jolastea da ikasteko modu naturala. EMATekin ikasleek beren gaitasunak modu seguru eta zoriontsuan garatzen dituzte, eta kontzeptu matematikoak ulertzeko gaitasuna indartzen dute.
Denok beste era batera ikasten dugu. Eta zoragarria da! Horregatik, EMAT adimen anitzetan oinarritzen da gure ikasle bakoitzari arreta emateko. Nola? Kontzeptu matematiko bera landuz, hainbat alditan eta adimen desberdinetatik.
EMATek garuneko plastikotasuna aprobetxatzeko eta garapen neurologikoa sustatzeko metodologia proposatzen du, lehen urteetatik eta etapetan zehar. Ezinezkoa dirudien zerumuga eta oztoporik egon ez dadin.
Partekatu: