Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

SCIENCES BITS proiekutaren berri emateko, urtarrilaren 12 eta 14an webinar bat egon da Euskadin eta Nafarroan Science Bitseko ordezkaria  den Enara Larraldek gidatuta.

Elkar Heziko science irakasleok ere laguntzaile bezala aritu gara, gure esperientzia kontatuaz 

SCIENCES BITS,  ikerketan eta aurkikuntzan oinarritutako ikaskuntza sustatzen duen materiala da, fenomenoen behaketatik eta hauen ulerkuntzatik ikasteko diseinaturik dago.

Azalpenezko edukiak baino gehiago da, izan ere,  ikasleak motibatzen dituen zientzia lantzeko metodologia da eskaintzen dena, kontzeptu zientifikoak errazago ulertzen laguntzen duena.

5E proposamen metodologikoaren bidez, ikaskuntzak sakonagoak eta iraunkorragoak dira; ikasleak gai dira ulertuz ikasteko eta, beraz, arazoak testuinguru desberdinetan konpontzeko.

Nazioarteko 20 sari baino gehiago eskuratu ditu.

Elkar Hezin Science ikasgaia lantzen dugu, ingelesez LH5. mailatik aurrera baina erronka nagusietako bat euskara Science Bits proiektuan sartzea da eta horrela, aurrerantzean DBHn ere Science bits metodologia sartzea.

Partekatu: