Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

4 talde heldu dira finalera eta horietatik bik podiuma lortu dute: 

  • Maddi Garazi Olaeta, Urdin Maiztegi, Paula Valcarceren lana izan da IRABAZLEA.

  • Alia González, Araitz Murua eta Andrea Garcíaren lanak 3. postua eskuratu du.

Estatu mailako finalean parte hartzeko apirilaren 29rako aurkeztu beharko dituzte lanak eta maiatzaren 29an defentsa izango da.

Finalera heldu diren 4 taldeak.

Aurten ere ikastetxeko Batxilergoko 1go mailako ikasleek Euskadiko Filosofia olinpiadetan parte hartu dute martxoaren 4an Transhumanismoaren inguruko beraien bideo-filosofikoak aurkeztuta. 

Bideogintzan, ikasle ohia, EHUko irakaslea eta ikus-entzunezkoetan doktorea den Itsaso Maniasen laguntza jaso dute eskolan garatu duten  SETEM GKEarekin elkarlanean antolatutako ikastaroaren bitartez.

Esan bezala, prestaturiko bideoek teknikaren bitartez gizakiaren hobekuntzaren mugak, albokalteak eta zalantzak agertu behar zituzten. 

Azken baten antropologia filosofikoak planteatzen dituen gaiei buruzko hausnarketa hain gertu duten baliabidea erabilita, ikus-entzunezkoa. Martxoaren 25ean izango dugu epaimahaiaren erantzunaren berri. 

BIDEO FINALISTAK

OÑATI IRRATIAK EGINDAKO ELKARRIZKETA

Partekatu: