Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Covid 19ak eragindako egoerak etxean konfinaturik egotera eraman gaitu, bai.

Horrek baina, ez du esan nahi ondo pasatzeko aukerarik ez dagoenik! Ikusi besterik ez dago zenbat eta zenbat ekimen jarri diren martxan: balkotik balkoirako BINGOAK, Musika saioak, Bertso saioak, Bikoizketa txapelketak, Gazteak Etxean…. eta nola ez, Sare Sozialek ere honetarako abagune aparta eskaini dute.

Aste honetan bertan, 2017ko UZTAko neska koadrilak egin duen bideoa ikusi ahal izan dugu. Protagonista, kumuneko papela! Itzela izan da zuek horrela ikustea neskak! 

HORREGATIK…

…ELKAR HEZIK, ETXETIK BIZI ETA HEZI sormen lehiaketa antolatu du.

A. Egin marrazki bat, bideo bat grabatu, olerki bat idatzi…edo nahi duzuena.

B. Zuen Sare sozialetara igo eta ELKAR HEZI “etiketatu” (Twiter, Facebook edota Instagram).

ATSEGIN DUT gehien lortzen duena…IRABAZLE!

Hemen uzten dizkizuegu alde abtetik, ANTIXENA GAZTETXIAK antolaturiko GAZTE (AK) ETXETIK  ekimenaren barruan  ELKAR HEZIko parte direnen orain arteko bideoak. Mila esker gaztiak, ederra izan da zuek entzutea!

Ondo izan, zaindu eta gozatu!

 

 

 

Partekatu: