Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Hirugarren hiruilabete honetan, DBH4ko ikasleek denetariko ekintzak izan dituzte baina hauetatik bat aipatu beharko bazen ikasturte amaierako irteera izango zen. Maiatzaren 6tik 9ra bitartean ikasleak Salouera joan ziren eta bertan 3 egun pasatzeko aukera izan zuten. Eguraldia aldeko izanda, hondartzako ekintzak, turismoa eta aisirako ekintzaz betetako egunak izan ziren. Argazkian ikusten den bezala, bigarren egunean Portaventura parkean izan ziren, denetariko atrakzioetan beraien beldurrak eta urduritasunak gaindituz. Egun borobila izan zen eta hau, begi bistakoa da, guztiek duten irribarrea ikusita. 

Bestalde, ebaluazio honetan zehar hezkidetzako saioak ere izan dituzte eta maiatzarekin amaitzeko, boluntarioa den sexu-aholkaritza ere bai. Gainera, maiatzaren 16an ikasturteko azken batzorde feria izan genuen gurean eta ikasleak, dagokien batzordean parte hartzeko aukera izan zuten. 
 
Batzordeetatik irtendako ekimenetatik, tertulia dilogikoak eta ekintza bereziak landu dira gainera, ikasturte amaierako ekintzetarako proposamenak eta antolatzeko.
Partekatu: