Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

2021eko ekainaren 10ean gertakari astronomiko izugarria ikusteko aukera izan genuen: Eguzki-eklipsea. Gipuzkoan fenomeno honek goizeko 11:00ak aldera hasita 12:45ak arte iraun zuen.

Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ilargiak eguzkia nola iluntzen zuen ikusi zuten. Gertaera honen esanahia ondo ulertu ondoren, ezinbestekoak diren aholku garrantzitsuak errespetatu zituzten: eguzkiari ezin zaiola zuzenean begiratu eta begiak babesteko betaurreko bereziak erabili behar direla.

Primeran igaro genuen!!!

Partekatu: