Albisteak_ElkarHezi

Albisteak

Pasa den astean Elkar Hezi ikastetxeko Batxilergoko ikasleek drogen kontsumoaren inguruko hausnarketa kritikorako eskolaz kanpoko bi saio ezberdin izan zituzten.

Asteazkenean, hilak 13an Aita Menni ospitalerako bisitaldia izan zuten. Bertako psikologo batek gaur inguruan eta eskura izan ditzaketen drogei buruzko  hitzaldi tailerra eskaini zien. Taldeka solasaldia izan eta gero drogomenpekotasunaren ondorioak pairatzen ari diren hiru erabiltzaile boluntarioen esperientzia partekatzeko aukera izan zuten. 

Ostiralean, bestalde, Oñatiko Santana antzokian Zaldi Urdina antzez-saioaz gozatu zuten. Berriz ere, gaur inguruan izan ditzaketen arriskuen gainean ohartarazteko helburuz sortutako antzezlana hain zuzen. Bide batez klase orduetan euskara, filosofia eta mundu ikuskerak ikasgaitan gaian sakondu egin dute.       

Partekatu: